Transmisio-kate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrabol-katea eta piñoia

Transmisio-katea potentzia mekanikoa leku batetik bestera transmititzeko modu bat da. Maiz erabiltzen da ibilgailuaren gurpiletara, batez ere bizikletetan eta motozikletetan, indarra transmititzeko. Ibilgailuez gain makina ugarietan ere erabiltzen da.

Askotan, potentzia arrabol-kate baten bidez transmititzen da, transmisio-kate gisa ezagutzen dena, gurpil horzdunezko engranaje baten gainetik igarotzen dena, katearen kate-mailen zuloekin engranatutako engranaje-hortzekin. Engranajea biratu egiten da, eta honek kateari tiratzen dio sisteman indar mekanikoa jarriz. Beste transmisio kate mota bat Morse katea da, New Yorkeko Ithacako Morse Chain Companyk asmatua. Honek hortz alderantzikatuak ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]