Edukira joan

Trauko

Koordenatuak: 43°16′0″N 2°55′10″W / 43.26667°N 2.91944°W / 43.26667; -2.91944
Wikipedia, Entziklopedia askea

Trauko kalea

Bilbo, Uribarri
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Trauko kalea is located in Euskal Herria
Trauko kalea
Trauko kalea
Trauko kalea is located in Bizkaia
Trauko kalea
Trauko kalea
Trauko kalea is located in Bilbo
Trauko kalea
Trauko kalea
Koordenatuak: 43°16′0″N 2°55′10″W / 43.26667°N 2.91944°W / 43.26667; -2.91944

Trauko Bilboko Uribarri auzoko kalea da, Uribarri kalean hasi eta Maurice Ravel etorbidera bukatzen dena. Auzo horretako kale nagusietako bat da eta bertan hainbat denda eta taberna dago. Kalearen zati bat, Arno Mendia kaletik Balendin Berriotxoa kalera doana, oinezkoentzat egokitu zen 2012an.

Kalearen izena bertan egon zen Trauko baserritik dator. Trauko baserria egungo kalearen goiko partean zegoen eta inguruan beste baserri batzuk ere bazeuden (Larrazabal, Guardaviñas eta Mendiaga). Trauko baserriko biztanleak alokairuan zeukaten, jabea Campo de Volantínen bizi zen familia bat baitzen.

Inguru horretako baserritarrak nekazariak eta abeltzainak ziren eta Erriberako merkatuan saltzen zituzten baserriko produktuak, tartean Begoñako baserrietan ohikoa zen txakolina.

Trauko baserria 1956an bota zuten eta urte horietan hasi ziren inguru horretan pisuak eraikitzen.

Trauko kalekoa da Xabier Kintana euskaltzaina.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo