Xabier Kintana
Xabier Kintana | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1946ko urriaren 13a (74 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
gaztelania euskara hebreera georgiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, hiztegigilea eta katedraduna |
Lan nabarmenak | Elhuyar Hiztegia |
Jasotako sariak | |
Kidetza |
Euskaltzaindia Euskal Kulturaren Batzarreak Academia de l'Aragonés |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 72 |
Inguma | xabier-kintana-urtiaga |
Xabier Kintana Urtiaga (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1946ko urriaren 13a - ) euskalaria, euskal idazlea, itzultzailea eta euskaltzaina da.[1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1974an Deustuko Unibertsitatean. Euskara eskolak eman zituen 1972tik 1979ra Erandion, Algortan, Getxon eta Leioan.
Imanol Berriatuarekin 1976an Israelen hebreera irakasteko erabiltzen zuten metodologia eta materialak aztertu zituen. Ikasi zutena giltzarri izan zen gero euskaltegietan erabiliko zen eredua diseinatzeko. Ordura arte eskolak erdaraz izaten ziren maiz, eta oso ikuspuntu erabat gramatikal batetik bideratuak. Harrezkero eskola guztiak euskaraz izango ziren, elkarrizketa eta komunikazioa sustatuz.
Institutuko lehen katedratikoa izan zen Euskal Hizkuntza eta Literaturan 1980an. Geroago 1981etik 2006ra bitarte erretiratu zen arte, EHUko Euskararen Kabineteko burua izan zen. EHUko titulazioetan euskararen erabilera bideratzea eta administrazioko itzulpenak egitea ziren Kabinetearen zereginak.[1]
Hiztegigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara batuaren lehen hiztegi handiak sortzea izan zen bere ekarpen nabarmenena. 1970ean Gabriel Arestirekin batasunerako oinarrizko hitzak biltzen zituen Batasunaren kutxa izenek argitalpenean.[2] Gero, oso ezagun eta erabiliak izan ziren hurrengo urteetan atera zituen hiztegiak, berak bakarrik eginda edo elkarlanean:[1]
- Euskal hiztegi modernoa (1977)
- Hiztegia 80 (1980),
- Hiztegia bi mila (1980),
- Elhuyar hiztegia (1996), eta abar.
Euskaltzaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an izendatu zuten euskaltzain urgazle, eta geroago 1993ko urriaren 29an euskaltzain oso. Bere sarrera-hitzaldian Bilbok euskararen bzitzan izan duen eragina azaldu zuen 1994an.Euskaltzaindiko idazkaria da 2002ko otsailaren 22tik.[3]
2009ko martxoaren 21ean, Academia de l'Aragonésko ohorezko akademiko izendatu zuten.[4]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kintanak hainbat idazleren lanak itzuli ditu: F. Kafka, K. Marx, F. Engels, Miguel de Unamuno, Joanes Uharte Donibanekoa, A. Camus, D. Defoe, V. Lenin, Benjamin Tuterakoa, Yehudah ha-Levi, Moseh Ben Maimon, Xota Rustaveli eta Yuval Noah Harari. Besteak beste liburu hauek itzuli ditu:
- K. Marx, F. Engels. Alderdi Komunistaren Manifestua (Jakin, 1998)
- Juan Huarte San Juan. Zientzietarako argimenen azterketa. (KLASIKOAK, Pentsamendu unibertsala, 1996)
- Miguel de Unamuno. Bizitzaren sentimendu tragikoaz. (KLASIKOAK, Pentsamendu unibertsala, 1994)
- Charles Robert Darwin. Espezieen jatorria: hautespen naturalaren bidez. (KLASIKOAK, Pentsamendu unibertsala, 1994)
- ·Yubal Noah Harariren Sapiens (Andoni Sagarnarekin elkarlanean). (2019).
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Behin batean (1972, Lur)
- Nazioarteko ipuinak (1980, Hordago)
- Orreagako burruka (1980, Elkar)
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ta Marbuta. Jerusalemen gertatua (1984, Elkar)
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Linguistika orain arte (1971, Lur)
- Euskara hobean hobe (1984, EHU): Pello Salabururekin batera
- Judu Herriaren ibilbide luzea (1994, Gaiak): Jurgi Kintarekin elkarlanean
Testu-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuliburuak ondu nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen IKER taldean, Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu zituena.[5] Lehen irakaskuntzarako SAIOKA liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak zeuden eta besteak beste pertsona hauek: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Mendiguren, Xabier Kintana, Imanol Añon, Iñaki Antiguedad, Kepa Martinez de Lagos eta Karmele Baelo.
Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gure piztitxoaren artean (1974, Indauchu editorial)
- Oier Beltzuntzeko (1976, Cinsa)
- Martin Txilibitu, ehiztari beltza (1976, Cinsa)
- Kixmi eta euskal jentilak (1980, Elkar)
- Lamia eta artzaina (1980, Elkar)
- Marigorringoa eta Harra (1980, Elkar)
- Martin txiki eta Jentilak I (Garia lapurtzen) (1980, Elkar)
- Martin txiki eta Jentilak II (Zerraren asmaketa) (1980, Elkar)
- Tartalo eta artzaina (1980, Elkar)
- Euskarazko zubia 1.a (1987, Santillana): Sagrario Lunarekin elkarlanean
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Imanol Berriatua (1914-1981) (1994, Eusko Jaurlaritza)
- Gabriel Aresti (1933-1975) (1998, Eusko Jaurlaritza)
- Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998) (1999, Eusko Jaurlaritza)
- Justo Mari Mokoroa (2000, Eusko Jaurlaritza)
Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Batasunaren kutxa (1970, Lur): Gabriel Arestirekin batera burututako lana
Artikuluak aldizkari orokorretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anaitasuna aldizkarian 310 artikulu idatzi zituen,[6] baita hainbat aldizkaritan ere, besteak beste: Jakin, Zeruko Argia, Egan, Herria, Cambio 16, El Pensamiento Navarro, Euskaldunon Egunkaria, Fontes Linguae Vasconum, Hermes, Elhuyar, Egin, Deia, Hitz, El Mundo del País Vasco, Egun On, eta Pasárgada.[1]
Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 110 lan baino gehiago erakusten ditu.[7]
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sari eta errekonozimendu hauek jaso ditu:[1]
- Bilboko Udalaren 'Bilboko Ospetsu' izendapena (2016) José Angel Iribar, Sara Estévez, José Antonio Garrido eta Begoña Ruedarekin batera.[8]
- Euskal Herriko Unibertsitatearen omenaldia (Leioa, 2010)
- Academia de l'Aragonés-eko ohorezko kide (2009)[4]
- EHUren Zientzia Fakultateko San Alberto Magno saria (1995)
- Bilboko Iruña Kafetegiko saria (1984)
- Espainiako Kritikaren saria euskarazko narratibari (1984)
- Santiago de Compostelako Jai Minervalen poesia saria (1970)
- Deustuko Unibertsitatearen ipuin lehiaketarena (1968)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e Kintana, Xabier. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2018-10-06.
- ↑ «Xabier Kintana, Idazlea» Argia (Zeruko Argia) Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
- ↑ Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
- ↑ a b García, Daniel González. «Actuals miembros de l'Academia» www.academiadelaragones.org (Academia de l'Aragonés,) Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
- ↑ Mendiguren Bereziartu, Xabier. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus Noiz kontsultatua: 2020-02-21.
- ↑ Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
- ↑ Kintana Urtiaga, Xabier. www.inguma.eus (Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea) Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
- ↑ «'2016ko Bilboko ospetsuak' izendatu dituzte» https://uriola.eus Noiz kontsultatua: 2018-10-06.