Trenbide-seinale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trenbide-seinaleak» orritik birbideratua)
Seinalea, Utrechteko estazioan (Herbehereak), bide librea adierazten duena.

Trenbide-seinaleak seinale multzo da, zeinetan informazioa eta aginduak ematen dituzten trenbide, geltoki eta trenetatik.[1] Makinistari aurretik aurkituko duen bidearen baldintzak adierazteko erabiltzen da. Gainera, distantzia jakin bat behar da tren batek seinale horietan eragina izan dezan, beraz, aldez aurretik makinistari jakinarazi behar zaio; hortaz, trenen zirkulazioa ziurtatzeko, sortu ziren. Bestalde, Trenbideak sortu zirenetik, beti egon da tren-trafikoaren kontrola ahalbidetuko duten aplikazioak garatzeko beharra; orduan hura izan zen trenbide-seinaleen sorreraren arrazoia.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuzko seinaleztapena atrakatze garaian.

Erabili ziren lehen seinaleak jendeak egiten zituen, trenei keinu desberdinak egiten zizkieten linea librea zegoen ala ez esanez. Gero, hainbat objektu erabili ziren, guztiak pertsonaren presentzia fisikoa beharrezkoa zelako ezaugarriarekin, beraz, zeinua erakusteko lekua nahieran alda zitekeen; Horrela, kolore ezberdinetako banderak erabili ziren, eta arreta ikurra ere gehitu zen.

Abiadura mugako seinaleak Mollet-Santa Rosa geltokiaren Parets del Vallès aldeko irteeran (Mollet del Vallès, Bartzelona probintzia). Abiadura desberdinak Renfe Operadora tren motei dagozkie, goitik behera: "Normala" edo "N" motakoa, "A" motakoa eta "B" motakoa.

Lehenengo semaforoa Croydon Railway-n, Ingalaterra, agertu zen, 1842an. Lehenik eta behin, seinalearen puntuan, ez zen beharrezkoa operadorearen presentzia; seinalea puntu berean ipintzen zen, puntu nahiko altuan eta gidariak antzematen erraza, baita eguraldi-baldintza txarretan ere. Nolabait, zentralizazioa ere ahalbidetzen zuen, hau da, agente batek, kable-sistema baten bidez, seinale asko kontrola zezakeen; puntu batetik estutu edo askatu eta, polea-sistema sinple baten bidez, semaforoaren beso mekanikoa igo edo jaitsi zezakeen. Hala ere, ikuspena gutxitzen zenean, iluntzean, operadoreak olio- edo petrolio-farolarekin hurbildu behar zuen gidariari argibideak ematera. Hori, farola seinale berean jarriz konpondu zen; argi seinaleen hasiera izan zen.

Seinale guztiak ez ziren ikusmenean oinarritzen, bada, seinale akustikoak ere baitziren, gaur egun konpainia gehienetan desagertu badira ere. Seinale horiek kapsulatutako lehergailu txiki batzuk ziren (normalean plastikoa), metodo ezberdinen bidez errailari lotzen zitzaiona. Trena igaro ahala, gurpil-ertzak zapaldu eta lehertu egiten zuen, eta eztandaren zaratak, gidariari, trena gelditzera behartzen zuen. Abiadurak eta gidariaren kabinen isolamendu neurriek balio gabe utzi zuten seinalea.

Trenbide-pasagunea adierazten duen seinale zaharra.

Aurrerapen teknologikoak egin ahala, seinaleak sistema konplexuagoetara pasa ziren, hidraulikoarekin eta geroago elektrikoarekin ordezkatuz hari-sistema. Seinale mota horren aurrerapenak berekin ekarri zituen blokeo sistemen aurrerapenak, blokeo automatikoa esaterako (trenaren joan-etorriari buruzko informazioa lortzeko errailen eroankortasuna aprobetxatzen duen sistema); horrela, trena babestutako kantoitik igarotzean, errailetatik zirkulatzen duen kontrol-korronte txiki bat zirkuitulaburtzen dute hagunek, kontrol-unitateak detektatzen eta seinaleak ixten duena beste trenik blokeoa inbadi ez dezan. Gehiengo erabilerako sistema horren abantaila da zirkuitua eten egiten dela errailean eten bat gertatuz gero, eta hori kontrol-unitateak berehala detektatzen du, seinaleak itxiz.

Gaur egun, seinale gehienak sistema informatikoen mende daude, semaforoaren bonbilla erretzearen arazoz ere ohartaraziz.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seinaleek trenetako zirkulazioa kontrolatzen dute, orduan segurtasuna bermatzeko, gidarieik argi eta garbi ikus eta interpreta daitezkeen seinaleak izan behar dira. Gainera, normalean, tren batek distantzia handia behar du frenatzeko, eta kilometro batetik gorakoa izan daiteke. Horregatik, seinaleek adierazten diote trenari noiz gelditu behar duen. Hori abiadura-murrizketei ere aplika dakieke, eta murrizketa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lehenago iragarri behar da.[3]

Semaforoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semaforo seinaleak XVIII. mendearen amaieran garatu ziren Frantzian [4], geroago trenbideetan garatu ziren. Lehen trenbide-semaforoa Charles Hutton Gregory-k eraiki zuen Londres eta Croydongo trenbideetan (geroago Brighton-ekoa) New Cross Gaten, Londresko hego-ekialdean, 1841ean.

Semaforoak
Indikazioa Seinale elektrikoak (gauez) Mekanikako seinaleak Esanahia
Bide librea
  • Argi berde finkoa: esaten digu trenik gabe ibiliko garela, eta normaltasunez ibili behar dugula, oztoporik ez badago. Gehienezko abiaduran zirkulatu ahal izango dugu.
  • Argi berde keinukaria: 160 km/h-tik gorako abiadura duten gehienengo bideetan soilik instalatzen da, eta abiadura erregulatzeko agintzen du.
Gelditu
Argi gorri finkoa: Gelditzeko agindua ematen du
Gelditzeko iragarkia
  • Argi hori finkoa: Gelditzeko moduan jarri behar dela adierazten dio treneko gidariari.
  • Argi hori keinukaria: Gelditzeko moduan jartzeko agintzen digu, baina kontuan hartuta bidearen amaierako seinale edo muga bat aurkituko dugula distantzia txikian.
Arreta iragarkia
  • Bi argi dira, berde bat eta hori bat biak finkoak dira eta 30 km/h-ko abiadura ez gainditzeko agintzen digu.
Baimendutako gainditzea Argi gorri finkoa da, argi zuri, finko edo keinukari batez lagunduta. Hainbat kasu bereiziko ditugu:
  • Trena geltoki baten sarreran: gelditze-seinale bat da, beste batekin osatua, eta, beraz, behartuta gaude gelditzera. Gelditu ondoren, maniobrak eginez gainditu ahal izango dugu, aparkatu arte edo hurrengo seinaleraino.
  • Trena geltoki baten barruan: ez dugu gelditu beharko, baina seinaletik aurrera, maniobrak egiten jarraituko dugu hurrengo seinaleraino.
  • Maniobra: maniobraren arduradunak esango digu, maniobrak eginez zirkulatuko dugu, baina ezingo gara geltokitik irten.
Berazateguiko geltokian
Trenbideko beso-seinalea, bide blokeatuta adierazten duena

Mekanikako seinaleak argia dagoen bitartean erabilgarriak dira. Informazioa transmititzeko "beso" batez ahalbidetzen dira. Besoa postearen ezker aldean dago eta informazio zehatz bat helarazten du, baldin eta zer angelu duen. Esate baterako, 90 graduko angelua egiten badu postearekiko, bidea blokeatuta dagoela esan nahi du. Bestalde, 45 gradu ikusiz gero, kontuz ibili behar zarela esan nahi du eta bertikalean baldin badago lasai aski ibili ahal zarela. Semaforo hauek 1860ko hamarkadan semaforo oso erabiliak izan ziren.

Abiadura adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argi hori finko bat kartel batekin: azpian normalean zenbaki hori bat daramana, abiadura erregulatzeko agintzen diguna. Batzuetan, pantailak hamarrekoak bakarrik adierazten ditu, hau da, "9" bat ikusten badugu, 90 km/h-ko abiaduran igaro beharko dugu, baina "80" bat ikusten badugu, 80 km/h-ko abiaduran igaro beharko dugu (eta ez 800 km/h-ra).
  • Argi hori bat eta berde bat kartel batekin: Azpian pantaila bat eramaten dute, zenbaki bat eta gezi zuri batekin. Eta beste batzuetan, kartel hori bat, zenbaki berdeekin. Pantaila dagoenean, pantailak markatuko du abiadura. Kasu honetan, aurrekoan bezala gertatzen da, hau da, hamartarrak soilik ager daitezke; gainera geziak adieraziko digu ea ezkerrera edo eskuinera desbideratzen gaituzten. Bestalde, kartel horia baldin badu, gehiengo abiadura zehazten dizu. Seinale hau, arreta-iragarkia seinalearen oso antzekoa da.

Kokapenaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide seinaleak Instalatuta dauden lekuaren arabera seinale finko eta eskuz egindako seinaleetan bereiz ditzazkegu.

  • Seinale finkoak: trenei aginduak eta argibideak ematen dizkietenak, makinistei zer egin behar duten adierazten dutenak eta beti leku berean kokatuta daudenak dira. Gainera finkoen artean beste 2 mota gehiago bereiz ditzazkegu.
    • Funtsezko finkoak: aginduak ematen dituztenak. Hauei dagokienez, bideetan duten egoeraren arabera banatzen ditugu, hau da:
      • Sarrera-seinaleak: geltokien sarreran daudenak
      • Irteera-seinaleak: trenen irteera baimentzeko kokatutakoak
      • Aurreratuak: sarrera-seinaleen aurretik eta geltokiaren barruan daudenak
      • Maniobra-seinaleak
      • Atzera-seinaleak.
    • Seinale adierazleak: egoera jakin batzuetan informatzen dutenak. [5]
  • Eskuz egindako seinaleak: garai batean pertsonek egiten zituztenak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «FCMAF - Diccionario Ferroviario -> S» www.fcmaf.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  2. https://www.railwaysignalling.eu/wp-content/uploads/2015/07/la-se%C3%B1alizaci%C3%B3n-ferroviaria-desde-su-originen-hasta-el-ERTMS7-1.pdf
  3. «Main Signals» www.railsigns.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Ingelesez) «semaphore | communications | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. Yagolo. (2012-11-22). «¿Cómo funcionan los trenes?: Instalaciones de Seguridad: Señales Fijas Fundamentales» ¿Cómo funcionan los trenes? (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]