Trenque Lauquen (filma)
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Trenque Lauquen |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania Gaztelako gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Argentina eta Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, misteriozko zinema eta thrillerra |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Trenque Lauquen |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Laura Citarella (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Laura Citarella (en) ![]() Laura Paredes (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Alejo Moguillansky (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gabriel Chwojnik (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Trenque Lauquen 2022ko Laura Citarella argentinar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenque Lauquen tonu, narratiba eta gai guztiz ezberdina duten bi filmetan eta 12 kapitulutan banatuta dago. Lehen filmak Laura du erdigunean. Laura gobernuko langilea da, eta eskualdeko landare eta loreak sailkatzen egiten du lan. Hiriko irratsaio batean ere kolaboratzen du, ezezagunak diren eta historikoki esanguratsuak izan diren emakumeei buruzko atal batean. Laura, ordea, desagertu egingo da, eta filmak haren bila hasiko diren bi lagunen ahaleginen berri emango du: Rafaelen eta Ezequielen ibileren berri, hain zuzen.[1]
Rafael Lauraren bikotea da; Ezequiel, berriz, haren laguna eta maitalea, baita laneko kontuengatik autoan leku batetik bestera eramaten duen txoferra ere. Bilaketak aurrera egin ahala, agerikoa izango da gizon bakoitzak Lauraren bertsio bat ezagutu dutela. Era berean, Laura eta Ezequiel beste misterio baten atzetik zebiltzala ikusiko da: 1960ko hamarkadako bi maitaleren istorioa. Udal liburutegiari dohaintzan emandako liburu batzuen orrien artean ezkutatuko eskutitzetan izango dute Paolo italiarraren eta Carmen argentinarraren arteko maitasunaren berri.[1]
Bigarren zatiak, Rafael eta Ezequielen bilaketa alde batera utzi, eta Juliana eta Elisarengan jartzen du arreta. Lehena Laurak parte hartzen duen irratsaioaren gidaria da, eta bigarrena medikua, hiriko lakuan aurkitu duten izakiaren ikerketaren arduraduna. Izan ere, izaki misteriotsu bat ikusi dute, eta bizilagunak galdezka ari dira animalia, gizakia edo mamua den. Bi emakumeek Lauraren beste alderdi bat ezagutzen dute.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laura Paredes: Laura
- Ezequiel Pierri: Ezequiel aka ‘Chicho’
- Rafael Spregelburd: Rafa
- Elisa Carricajo: Elisa Esperanza
- Verónica Llinás: Romina
- Juliana Muras: Juliana
- Cecilia Rainero: Normita
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Egiaren atzetik ibiltzeko irrika» Berria 2023-06-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |