Tresmail

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tresmaila arrantza-teknika bat da normalean sakonera gutxiko tokietan erabiltzen dena, alegia, itsasertzean, ibaietan eta lakuetan. Sistema pasiboa da, sarea ez baita mugitzen eta arraina bertan trabatzearen zain lagatzen da.

Tresmailak sare-panel bertikalez osatzen dira normalean. Panel bertikal horiek hari batetik zintzilikatzen dira zeinak tarte erregularretara flotagailuak dituen. Horiek haria uraren azalean mantentzen dute. Flotagailuei kulubiz edo tuntux esaten zaie. Panelen behealdeko haria, eskuarki, pisu batekin zamatuta egoten da. Tradizionalki, berun-puskez zamatu izan da, eta "berunezko haria" dei dakioke[1].

Tresmailetik arrrainak biltzen
Trasmaila biltzen ontziaren motorraren indarra baliatuz

Tresmail bat, normalean, lerro zuzenean jartzen da. Tresmailak sare-begien tamainagatik, koloreagatik eta harizpi motagatik bereizten dira.

Arrainak hiru modutan harrapa daitezke:

  • gorputza harrapatuta gelditze sarean
  • arearen harizpiren bat zakatzen operkuluen atzetik irristatzea.
  • sarearen harizpia hortz, hezur, masailezur edo gorputzaren bestelako irtengunetan korapilatzea.

Tresmaila hain da eraginkorra, ezen arrantzaren kontrol eta kudeaketarako erakundeek zorrotz zaintzen eta arautzen dutela haien erabilera. Sare-begien tamaina, harizpiaren erresistentzia eta sare-panelen luzera eta sakonera oso erregulatuta daude helburu ez diren espezieen ustekabeko harrapaketak murrizteko[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La pesca. ¿Arte o desastre? - Artes de pesca - Trasmallo - Región de Murcia Digital» www.regmurcia.com Noiz kontsultatua: 2020-12-09.
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2016-03-03 Noiz kontsultatua: 2020-12-09.
  3. (Gaztelaniaz) «El Gobierno de Canarias prohíbe la pesca con trasmallos y nasas en Arrieta para que se regenere la fauna de la zona» La Voz de Lanzarote Noiz kontsultatua: 2020-12-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]