Triangulazio
Triangulazioa puntuen posizioak, distantzien neurriak edo areak kalkulatzeko hirukien trigonometrian oinarritutako teknika da.
Triangulazioa GPS bidez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuinguru horretan GPS bidezko triangulazioa, neurketa puntuarekiko hiru seinaleetako bakoitzaren angelua ezagutzean datza. Hiru angeluak ezagutuak, hiru sateliteekiko posizio erlatibo propioa erraz adierazten da. Gainera koordenatuak edo igortzen duten seinaleen arabera bakoitzaren posizioa ezagutuz gero, posizio absolutua edo neurketa puntuaren benetako koordenatuak lortzen dira.
Triangulazioa geodesian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koordenatuetan ezagutzen diren bi punturen (A eta C) arteko distantzia (A-C) eta distantzia (A-B), eta ezagutzen den puntu batetik hirugarren puntu baterako angelua (Â), B puntuaren koordenatuak kalkula daitezke.
Erresekzioa: Geodesian halaber, koordenatuetako hiru puntutarako distantziak ezagututa, puntu propioaren posizioa adieraz daiteke.
Azaleren triangulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azaleren triangulazioa irudi poligonalen areak lortzeko metodo bat da, ohi ez erregularrak, hiruki formatan deskonposatuz. Logikaz, hirukien areen batuketaren emaitza area osoa da.
Hiruki baten area honako ekuazio honen bidez lortzen da:
S azalera da; b, hirukiaren edozein alderaren luzera; eta h, oinarria eta oinarri horren kontrako erpinaren arteko distantzia perpendikularra.