Lehen aldiz 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan agertu zen kirola, 48 emakumezko eta 52 gizonezkorekin, lehia bereizietan. Distantzia "nazioartekoa" edo "estandarra" da, 1,5 kilometroko igeriketa, 40 kilometroko txirrindularitza proba eta 10 kilometro korrika. 2004an distantzia berbera ezarri zen, baina 100 kirolariak erdibana banatu ziren, 50 gizonezko eta 50 emakumezko. 2008ko Udako Olinpìar Jokoetatik aurrera 55 gizonezko eta 55 emakumezko izan dira.