Georgia Taylor-Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgia Taylor-Brown

Bizitza
JaiotzaManchester1994ko martxoaren 15a (30 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLeeds Beckett University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta eta triatleta
Jasotako sariak

Instagram: georgiatb IAAF: 14434308 Edit the value on Wikidata

Georgia Taylor-Brown (Manchester, 1994ko martxoaren 15a) triatleta britainiarra da. 2020an Munduko txapelketa irabazi zuen eta 2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen, urrezkoa bata, zilarrezkoa bestea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte mailako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atletismoan aritutako aita eta ama ditu, aita olinpikoa izandakoa 800 metrotako lasterketan[1]. Txikitan korrika hasi zen bera ere baina ondoren triatloian zentratzea erabaki zuen. 2012an Manchesterretik Leedsera joan zen Kirol Zientzien ikasketak egitera[1].

2013. urtean Munduko gazte mailako txapelketan bigarren egin zuen, aurrez 2012ko eta 2013ko Europako txapelketak irabazi ondoren. Mundu mailako duatloi txapelketa bat ere irabazi zuen 2012an.

Elite mailako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Madrilgo Kopa irabazi zuen eta 23 urtez azpiko Europako txapelketan urera eta Mundukoan laugarren postua egin zuen[2]. 2018tik Britainia Handiko triatloi selekzioko kidea da. Kanaria Handian egin zuen debuta eta garaipena lortu zuen gainera. Astralian jokaturiko Munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen. 2019an brontzezko domina errepikatu zuen eta 2020an Hanburgon Munduko txapelduna izan zen.

Tokioko Olinpiar Jokoetan bakarkako saiona zilarrezko domina eskuratu zuen eta taldekako errelebo saioan urrezkoa[3].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 2. lekua, zilarrezko domina bakarka
1. postua, urrezko domina errelebo mixtoak
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Australia Gold Coast 2018 3. postua, brontzezko domina bakarka
Suitza Lausana 2019 3. postua, brontzezko domina bakarka
Alemania Hanburgo 2020 1. postua, urrezko domina bakarka
3. postua, brontzezko domina errelebo mixtoak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Georgia Taylor-Brown» www.britishtriathlon.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) Triathlon, World. «Athlete Profile: Georgia Taylor-Brown» World Triathlon (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. «Olympedia – Georgia Taylor-Brown» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]