Edukira joan

Tron Kirk eliza

Koordenatuak: 55°57′00″N 3°11′16″W / 55.95°N 3.1878°W / 55.95; -3.1878
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tron Kirk eliza
Presbytery of Edinburgh
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°57′00″N 3°11′16″W / 55.95°N 3.1878°W / 55.95; -3.1878
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriatron (en) Itzuli
Ondarea

Tron Kirk eliza Edinburgheko eliza ezaguna da Royal Mileko High Street kalean kokaturik dagoena. XVII mendean eraiki zen eta 1952an utzi zion eliza izateari. A mailako eraikina izendaturik dago.

Edinburgheko eliza nagusia San Giles katedrala izan zen baina 1560ko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren parrokia berria egin zen Royal Mile kalean bertan, katedrala baino beherago. 1636 eta 1647 artean eraiki zen John Mylne masoiaren diseinuari jarraiki. Hiriko nobleak Tron Kirk eliza berrira joaten ziren beren izenean aulkiak baitzituzten bertan.

1785ean alboetako habearteak kendu behar izan zituzten South Bridge zubia eta Blair Street kalea eraikitzeko. 1824an kanpandorrea erre egin zen eta 1828an gaur egungoa eraiki zuten.

1952an eliza itxi egin zuten eta Edinburgheko udaletxeak hartu zuen. Barrutik hustu eta indusketak egin zituzten 1974an eta XVI mendeko eraikinen oinarriak aurkitu ziren.

Danborjolearen kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dioenez 1800 hamarkadan norbaitek Edinburgheko gaztelura eramaten zuen pasabidea aurkitu zuen. Gizon bat pasatzeko estuegia zenez mutiko bat sartru arazi zuten danbor batekin. Tron Kirk elizaren parera iritsi zenean danborra jotzeari utzi zion eta mutikoa ez zen berriz azaldu. Diotenez gau ixiletan mutikoaren mamua entzun daiteke danborjoka.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]