Troyesko San Urbano basilika

Koordenatuak: 48°17′53″N 4°04′36″E / 48.2981°N 4.0767°E / 48.2981; 4.0767
Wikipedia, Entziklopedia askea
Troyesko San Urbano basilika
Basilique Saint-Urbain de Troyes
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Departamendua Aube
BarrutiTroyeseko barrutia
Kantonamenducanton of Troyes-6
Frantziako udalerriTroyes
Koordenatuak48°17′53″N 4°04′36″E / 48.2981°N 4.0767°E / 48.2981; 4.0767
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1262
JabeaQ87071088 Itzuli
Izenaren jatorriaUrbano I.a
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Troyes (en) Itzuli
IzenaSant'Urbano
Arkitektura
ArkitektoaJean Langlois (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00078261
Kontaktua
Helbideaplace Vernier

Troyesko San Urbano basilika (frantsesez: Basilique Saint-Urbain de Troyes) estilo gotikoko eliza katolikoa da, Troyesen dagoena, Frantziako Champagne eskualdean. XIII. mendeko arkitektura gotikoaren eredu klasikoa da: beirate handiek murruen lekua hartzen dute, eta barnealdea argiz betetzen da.[1]

Hasieran kolegio eliza izan zen, Troyesen sortutako Urbano IV.a aita santuaren aginduz 1262an eraikitzen hasi zena. Korua eta transeptua laster egin ziren, 1264-1266 bitartean, baina lanen martxa motelduz joan zen, eta erabat gelditu ziren XIII. mendearen amaieran. Diru falta eta gerrak zirela eta, ez zen XX. mende hasierara arte amaitu; izan ere, ordukoa da mendebaldeko fatxada neogotikoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) Basilique Saint-Urbain, Troyes. patrimoine-histoire.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]