Trumoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piracicaba, Brasil gainean tximista.

Trumoia, halaber ihurtzuria, inusturia edo ostotsa, tximista batek eragindako talka uhinaren soinua da, tximistak berak, bere inguruko airea berotzen duenean, hodeien artean edo hodeietatik lurrerako bidean, 28.000 °C baino gehiagoko tenperaturan. Aire oso bero hau bolumenean hazten da eta abiada handian mugitzen da, baina, inguruko aire hotzarekin nahastean, bat batean jaisten da bere tenperatura eta uzkurtu egiten da. Uzkurtze eta zabaltze azkar honek, trumoiaren soinua sortzen duten talka uhinak eratzen ditu.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarreran emandako izenez gain, hauek dira Euskaltzaindiaren Hiztegian aurkitzen ditugun beste aldaera batzuk: durunda (Zub.), ortzantz (Ipar.) eta trumonada (Bizk.).

Denbora neurria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinua eta argia, atmosferan zehar abiada ezberdinetan doazenez, bien arteko denbora tartea neur daiteke, tximista erori den distantziaren estimazio bat egiteko. Soinuaren abiadura, airean, gutxi gora-behera, 340 m/sko da. Argiarena, berriz, 300.000 km/skoa, eta, beraz, tximista, mikrosegundo batzuetan baino ezin da ikusi erori ondoren. Hala, gutxi gora-behera, tximistaren erorketa distantzia, tximista erori den unetik hiru segundoko kilometro bat da.

Mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximistadun ekaitzak sarri gertatzen diren edo tximistek eurien iritsiera eta garai lehorraren amaiera iragartzen duten tokietan bizi ziren herri politeistek, trumoiaren jainko bat zuten. Hala, Zeus, Jupiter eta Thor aipa daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]