Tsuguo Hongo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tsuguo Hongo
Professeur Hongō Tsuguo 1989 8-25 Asahinomori.jpg
Bizitza
Jaiotza Ōtsu1923ko azaroaren 1a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Ōtsu2007ko apirilaren 2a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Hiroshima University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biologoa eta mikologoa
Enplegatzailea(k) Shiga University (en) Itzuli

Tsuguo Hongo (japonieraz: 本郷 次雄 Hongō Tsuguo?, 1923ko azaroaren 1 - 2007ko apirilaren 2) japoniar mikologo bat izan zen, Agaricales ordenaren biogeografia eta taxonomian espezialista.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Hiroshimako Unibertsitatea denaren Biologia Sailean sartu zen 1943an, botanika ikasteko. Japoniako Agaricales ordenari buruz idatzi zuen bere tesia.

1987tik 1989ra bitarte Japoniako Elkarte Mikologikoaren presidentea izan zen. 2003an Minakata Kumagusu saria eman zioten mikologian egindako lana txalotuz. 130 artikulu eta 9 liburu idatzi zituen. 215 taxoi deskribatu zituen bere bizitzan zehar. Hongoren omenez izendatutako onddo espezieen artean daude Amanita hongoi[1], Boletus hongoi[2], Xerula hongoi, Pluteus hongoi, Russula hongoi, Strobilomyces hongoi, eta Tylopilus hongoi[3].

Nomenklatura zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsuguo Hongok deskribatutako onddo edo landareak izendatzeko Hongo laburdura erabiltzen da[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Persoonia 5 (4): 410, 1969» www.cybertruffle.org.uk Noiz kontsultatua: 2020-08-28.
  2. Lakhanpal, T. N.. (1996). Mushrooms of India, Boletaceae. A.P.H. Pub. Corp ISBN 81-7024-789-6. PMC 36884035. Noiz kontsultatua: 2020-08-28.
  3. (Ingelesez) Wolfe, C. B.; Bougher, N. L.. (1993). «Systematics, Mycogeography, and Evolutionary History of Tylopilus subg. Roseoscarbra in Australia Elucidated by comparison with Asian and American Species» Australian Systematic Botany 6 (3): 187–213. doi:10.1071/sb9930187. ISSN 1446-5701. Noiz kontsultatua: 2020-08-28.
  4. «International Plant Names Index» www.ipni.org Noiz kontsultatua: 2020-08-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]