Ōtsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ōtsu
 Japonia
Otsu montage.jpg
Flag of Otsu, Shiga.pngOtsu Shiga chapter.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Shiga
Geografia
Koordenatuak 35° 01′ 00″ N, 135° 51′ 00″ E / 35.016666666667°N,135.85°E / 35.016666666667; 135.85Koordenatuak: 35° 01′ 00″ N, 135° 51′ 00″ E / 35.016666666667°N,135.85°E / 35.016666666667; 135.85
Ōtsu hemen kokatua: Japonia
Ōtsu
Ōtsu
Azalera 464,10 km²
Demografia
Biztanleria 341.684 biztanle (2012)
Dentsitatea 736,23 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea www.city.otsu.lg.jp http://www.city.otsu.lg.jp/ www.city.otsu.lg.jp

Ōtsu (大津市 Ōtsu-shi?) Shiga prefekturako hiriburua da. 2012ko erroldaren arabera 341,684 biztanle ditu. Biwa aintzirako kai garrantzitsuena da. Asuka Aroan bost urtez Japoniako hiriburua izan zen eta Enryaku-ji tenplua Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak multzoaren barnean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ōtsu Ōmi probintzia zaharreko hiriburua izan da historian zehar. Ōtsu izenak "kai handia" esan nahi du, aintzinatik Biwa aintzirako garraioaren zentrua izan baita. Halakoa zen merkatal bideetan zeukan garrantzia 667 eta 672 artean Japoniako hiriburu izan zela. Jinshin Gerran ordea Ōmi Ōtsu jauregia deuseztua izan zen eta enperadoreak alde egin zuen gertu dagoen Kyotora. Une horretan Furutsu (古津, "kai zaharra") izena jaso zuen.

Kyotoren alboan hiriburu beriaren hiri satelite eta merkatalbide garrantzitsu bihurtu zen Ōtsu berriz ere. Edo Aroan Tokugawatarren kontrolpean egon zen eta Kyoto eta Edo (Tokio) arteko posta hiri bihurtu zen. 1868ko Meiji berrezarkuntzan enperadorea Tokiora joan zen eta Ōtsuk ezinbestekoa izateari utzi zion. Hala ere Biwa aintzira kontrolatzen zuen Shiga prefeturaren hiriburu izendatua izan zen.

1891ko maiatzaren 11an atentatu saiakera ezaguna gertatu zen Ōtsun. Biwa aintziratik Kyotora bueltan zetorren Errusiako Nikolas tsarevitxaren aurka (gerora Nikolas II.a tsarra izango zena). Tsuda Sanzō eskoltak ezpataz hil nahi izan zuen eta Nikolas bizirik atera zen arren Errusia eta Japoniaren arteko krisi diplomatikoa izan zen.

Ōtsu hiri modernoa 1898ko urriaren 1ean eratu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"L itxurako" lurraldea du, Biwa aintzira eta Kyoto hiriaren artean. Aintzira Japoniako handiena da, 673'9 km²-ko azalera baitu. Biwako Kuasi-Parke Nazionalak babestuta dago. Iparraldean Hira eta Hiei mendilerroak ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ōtsu Aldatu lotura Wikidatan