Tsukuba mendia

Koordenatuak: 36°13′33″N 140°06′18″E / 36.22581°N 140.105°E / 36.22581; 140.105
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tsukuba mendia
Datu orokorrak
Garaiera877 m
Motamendi eta shintaisan (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak36°13′33″N 140°06′18″E / 36.22581°N 140.105°E / 36.22581; 140.105
Honen parte da100 Famous Japanese Mountains (en) Itzuli
100 Landscapes of Shōwa (en) Itzuli
100 Views of Mount Fuji in the Kantō Region (en) Itzuli
Top 100 Geological Sites in Japan (en) Itzuli
MendikateaTsukuba Mountains (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Ibaraki
Babestutako-eremuaSuigō-Tsukuba Quasi-National Park (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Ohiko bideaMiyukigahara bidea.
Geologia
Material nagusiaGranito

Tsukuba mendia (japonieraz: 筑波山 Tsukuba-san?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 877 metrotako garaiera duena. Ibaraki prefeturan dago, izena ematen dion herriaren ondoan.

Mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna da Japonian dituen bi tontorrek sortzen dioten profilagatik (Nyotai-san 877 m eta Nantai-san 871 m) eta urtero milaka mendizalek igotzen dute "mendi morearen" tontorrera Kantō lautadaren ikuspegiaz gozatzera.

Mendia bera bezain ikusgarria da tontorrean dagoen santutegi xintoista, Tsukuba-san-jinja (筑波山神社).

Igoera Miyukigahara bidetik egiten da eta goian denda eta jatetxeak daude. Funikularrean edo teleferikoan ere igo daiteke.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dioenez duela milaka urte jainko bat Lurrera jeitsi zen eta bi mendiri galdetu zien bertan bizitzerik izango ote zuen. Fuji mendiak ezetz erantzun zion, bere konoa perfektua izanik jainkoen laguntzerik behar ez zuela pentsatuta, Tsukubak aldiz baietz erantzun zion eta jatekoa eta ura eskaini. Ordutik Fuji mendia hotza eta soila da, Tsukuba aldiz bizitzaz betea eta landaretzak kolore desberdina du sasoiaren arabera.


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]