Tsundoku

Tsundoku (japonieraz: 積ん読) liburuak eskuratu eta irakurri gabe pilatzearen fenomenoari deitzen zaio.[1][2] Bibliomaniaren efektu gisa ulertzen da, etxeko txoko guztietan gerta daiteke, baina ohikoena gau-mahaiko liburu-pilaketa izan ohi da.[3]
Terminoa Meiji aroan (1868–1912) sortu zen, argot japoniar gisa.[4] Ts-oku (gerorako prest dauden gauzak pilatzea) eta dokusho (irakurketa-orrietan) elementuak konbinatzen ditu. Hitza ingelesezko hainbat hiztegietan (Collins hiztegian, adibidez) sartzeko iradokizunak daude.[4] Gauzak bildumatzeko joera orokortuarekin ere lotu izan da (tazak, bidaia-opariak...), baita kontsumo gizarteko joerarekin ere. Amazon liburuak saltzen hasi izana ere gizakiak objektu honekiko duen fetixismo kontsumistarekin lotu izan duenik ere bada.[5] Jesús Matosen ustez, liburu bat erosteak irakurtzeak baino ahalegin gutxiago eskatzen du, eta horrek desoreka sortzen du.[5]
Bitxikeria gisa ulertzeaz gain, bada gaixotasun moduan ere ulertzen duenik: kontrolik gabeko pilaketaren gaitza da kasu horretan.[6] Japonian, jatorrizko kontzeptuaren herrian, konnotazio negatiboko hitza da, gauzak erdizka uzten dituen eta ondasunak pilatzen dituen pertsonarekin lotzen da kulturalki.[7] Etxean gauzak pilatzearen Diogenes sindromearen aldaera literarioa ere deitu izan zaio.[8]
Aurkako joera bultzatzeko, famatua da Marie Kondok garatutako sistema, ondasun material gutxiko etxea sustatzeaz gain, asko jota, etxean 30 liburu izatea komeni dela esan izan ohi du.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jauregi, Itsaso. (2023-11-15). «Pilatutako literatura dorreak» Berria (kontsulta data: 2023-11-15).
- ↑ «Dokuteka: Zer da 'tsundokua'?» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2022-12-17).
- ↑ «Zuk ere tsundoku egiten duzu?» EITB 2022-01-31 (kontsulta data: 2022-12-17).
- 1 2 "Tsundoku," the Japanese Word for the New Books That Pile Up on Our Shelves, Should Enter the English Language. Open Culture 24 July 2014.
- 1 2 (Gaztelaniaz) Carpallo, Silvia C.. (2019-04-20). «Tsundoku: la teoría (anti Marie Kondo) que explica por qué compramos cosas que nunca usamos» S Moda EL PAÍS (kontsulta data: 2022-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Eres un maestro del tsundoku sin saberlo? (estás en buena compañía)» BBC News Mundo (kontsulta data: 2022-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martí, Por Rosa. (2021-10-02). «Si acumulas libros y no los lees, los japoneses tienen una palabra para eso: eres "Tsundoku"» Esquire (kontsulta data: 2022-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) lectura 1056, Otras páginas 1 Minuto de. (2015-05-20). «Tsundoku o el Diógenes literario» Koratai (kontsulta data: 2022-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2019-01-18). «Marie Kondo dice que puedes tener más de 30 libros. Pero con una condición» GQ España (kontsulta data: 2022-12-17).