Tumladen
Tumladen, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen deskribatzen da. Egileak, haran sekretu edo ezkutu bat bezala deskribatzen du, oso-osorik Echoriath mendiek inguratua, non Gondolin elfotar hiria kokatzen duen. Hara, modu naturalean Echoriath mendietatik Sirion ibaiarekin bat egiteko jaisten zuren urek eginiko bide batetik iristen zen.
Haranaren erdian, Amon Gwareth muinoa altxatzen da, harri biluzizkoa eta amildegiz inguratua, Caragdûr eta Cirith Toronathekoa kasu. Muino honen gainean eraiki zen Noldor elfoen hiria.
Tolkienek, haran hau, lautada handi bat bezala deskribatzen du, antzinako garai batean, laku baten ohantzea izan zena, emankorra eta berdea, nondik errekazto ugari igarotzen ziren.
Haranaren mutur batean, Anghabarreko meatzeak daude, bertatik, elfoek, kalitate handiko burdina ateratzen dutelarik.