Tunguska Harritsua
Tunguska Harritsua | |
---|---|
Подкаменная Тунгуска | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 1.865 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 57°41′14″N 104°21′19″E / 57.6873°N 104.3553°E57°41′14″N 104°21′19″E / 57.6873°N 104.3553°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako oblastak | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 240.000 km² |
Arro hidrografikoa | Yenisei basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 1.587,18 m³/s |
Bokalea | Jenisei |
Tunguska Harritsua[1] (errusieraz: Подкаменная Тунгуска, Podkamennaya Tunguska) erdialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Irkutsk oblasta eta Krasnoiarsk kraia zeharkatzen dituena. Jeniseiren eskuinaldeko ibaiadarra da. 1.865 km luze da eta 249.000 km²ko arroa drainatzen du[2].
1908ko Tunguskako leherketa ibai honetatik gertu gertatu zen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tunguska Harritsua, goi ibilguan Katanga izena hartzen duena, Irkutsk oblasta sortzen da, Erdialdeko Siberiako goi-ordokian, Bratsketik 400 km inguru iparraldera. Zati handienean ipar-mendebalderanzko norabidean doa, eta Podkamennaia Tunguska herrian Jeniseira isurtzen da. Goialdean haran zabal eta zingiratsu bat zeharkatzen du; behe ibilguan laster eta ur-jauzi ugari ditu[2].
Gutxi jendeztatutako eskualdeak zeharkatzen ditu. Ibai bazterreko herri aipagarrienak Ust-Kamo, Baikit, Poligus et Kuzmovka dira.
Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tunguska Harritsuaren emaria 1938-1999 bitartean neurtua izan da Kuzmovkan (ahoa baino 209 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 218.000 km² ditu, arro osoaren % 87,5. Urteko batez besteko emaria 1.587 m³/s da; emari handiena maiatzean du (6.608 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (227 m³/s).
Tunguska Harritsuaren batez besteko emariak (m³/s), Kuzmovkan neurtuak
Datuak: 1938 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ a b Podkamennaya Tunguska River Global.britannica.com
- ↑ Podkamennaya Tunguska At Kuz'movka