Erdialdeko Siberiako goi-ordokia
Itxura
Erdialdeko Siberiako goi-ordokia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Kamen (en) |
Garaiera | 1.701 m |
Mota | mendikate, Russian Large Landscape (en) eta upland (en) |
Luzera | 2.000 km |
Zabalera | 2.000 km |
Azalera | 3.500.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 68°N 95°E / 68°N 95°E |
Mendikatea | Putorana Plateau (en) |
Estatu burujabe | Errusia |
Leku geografikoa | Siberia |
Erdialdeko Siberiako goi-ordokia (errusieraz: Среднесиби́рское плоского́рье, translit.: Srednesibirskoye Ploskogorye) Siberiako erdialdean, Jenisei eta Lena ibaien artean, hedatzen den goi-lautada zabala da. 1.500.000 km²ko eremua hartzen du[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldean Jenisei ibaia du, Iparraldeko Siberiako lautada iparraldean, Lena ibaia ekialdean, eta Ekialdeko Saian zein Baikal mendikateak hegoaldean[1]. Batezbesteko garaiera 500-700 metro artekoa bada ere, Putorana mendigunea 1700 mra iristen da.
Ibairik garrantzitsuenak Jeniseiren arroko Angara, Tunguska Beherea eta Tunguska Harritsua, Piasina, Anabar, Oleniok eta Viliui (Lenaren adarra) dira.
Administratiboki Krasnoiarsk kraia, Sakha eta Irkutsk oblastaren artean banaturik dago[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Central Siberian Plateau[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com