Turma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Turma bat antzinako erromatar armadako zalditeriaren azpitalde bat zen. Zalditeria zazpi hegalez osatzen zen (alae edo vexillationes) -horrela deitzen zitzaien infanteriaren alboetan jartzen zirelako borrokatu behar zutean-, eta bakoitza 300 zaldizko inguruko erregimentu gisa eratzen zen. Errepublika garaian tribuni celerum bidez eta Printzerrian garaian praefectus alae baten agindupean zeunden. Aldi berean, dekurioi baten esanetara zeuden 30 edo 32 zaldunen eskuadroietan (turmae) banatuak zeuden. Legio bakoitzak gutxienez zalditeria hegal bat zuen atxikita, eta arma hori inperio garaian indartu zen, jatorri germaniar eta ipar-afrikarreko zaldizko ugari bertan sartuz[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Blanch Nougués, José María. (2011). «Una visión histórica y jurídica sobre el ejército romano» Anuario Jurídico y Económico Escurialense XLIV (2011): 29-48. ISSN 1133-3677..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.