Tvrđa
Tvrđa zitadela | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Osijek-Baranja eskualdea |
Town in Croatia | Osijek |
Ur-masa | Drava |
Koordenatuak | 45°33′40″N 18°41′46″E / 45.561073°N 18.696093°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1712ko abuztuaren 1a |
Komisarioa | Habsburgotar monarkia |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Azalera | 1,63 km² |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (iv) eta (vi) |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Kontaktua | |
Helbidea | Vijenac Ivana Meštrovića 26f, 31000 Osijek |
E-posta | mailto:tvrdja@osijek.hr |
Telefonoa | tel:+385-031-321-319 |
|
Tvrđa Osijek hiriko alde zahar gotortua da. Kroaziako eraikin barrokoen multzo aipagarriena da, Habsburgotarren gotorleku bat oinarri duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotorlekua Erdi Aroko Osijek herriaren ondoan eraiki zen 1687an Otomandarrak garaitu eta urte gutxitara, 1715ean. Mathias von Kaiserfeld eta Maximilian Gosseau de Henef izan ziren diseinatzaileak. 1735ean osatu zenean Otomandar Inperioarekiko mugan Habsburgotarrek zuten gotorleku handi eta aurreratuena izan zen, Osijekek zuen garrantzia estrategikoaren adierazgarri.
1878ko Berlingo Kongresuaren ondoren eskualdearen egonkortasuna handitu zenez gotorlekuaren garrantzia nabarmen jeitsi zen. 1920an harresiak eraitsi ziren eta hiria zabaldu zen. Hala ere barneko eraikinak oso egoera onean mantendu ziren, eliza, museo eta eskola bihurturik.
Kroaziako Independentziaren gerran nahiko kaltetu zen eta 1996an Arriskuan dauden Munduko monumentuen zerrendan sartua izan zen. aur egun Kroaziak Gizateriaren Ondare izateko hautagaien artean sartu nahi du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tvrđa, Drava ibaiaren ertzean.
-
Mikel deunaren eliza.
-
Barnealdea.
-
Museo arkeologikoa.
-
Atea.