Edukira joan

Drava

Koordenatuak: 46°43′21″N 12°15′11″E / 46.722469°N 12.252989°E / 46.722469; 12.252989
Wikipedia, Entziklopedia askea
Drava
Drava (it, sl), Dráva (hu)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera720 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°43′21″N 12°15′11″E / 46.722469°N 12.252989°E / 46.722469; 12.252989
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera40.400 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria620 m³/s
LakuakFeistritzer Stausee (en) Itzuli, Ferlacher Stausee (en) Itzuli, Völkermarkter Stausee (en) Itzuli, Ptuj urtegia, Lake Ormož (en) Itzuli, Lake Varaždin (en) Itzuli eta Lake Dubrava (en) Itzuli
IturburuaInnichen
BokaleaDanubio

Drava[1] (alemanez: Drau; hungarieraz: Dráva; esloveniera eta kroazieraz: Drava) Erdialdeko Europa hegoaldeko ibaia da, Italian sortu eta Danubiora isurtzen dena. 749 kilometro luze da, eta 41.238 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[2]. Ontziz ibil daiteke 105 kilometroan zehar[3].

Drava Dravus izenarekin ezagutu izan da antzinatetik. Badirudi izenak zeltiar edo iliriar jatorria duela.

Hegoaldeko Tirolen (Italia) jaiotzen da, eta ekialderantz doa, ekialdeko Tirol eta Karintiatik igaroz. Berehala Austrian, sartzen da eta ibilbide luzea egiten du hegoaldeko muga paraleloki jarraituz. Ondoren Eslovenian sartzen da eta hegoekialderantz jarraitzen du Kroazian zehar, herrialde honek Hungariarekin duen mugaren zati gehiena eratuz. Osijeketik gertu Danubiora isurtzen da.

Dravaren emaria 1921-1984 bitartean neurtu zen Donji Miholjacen (Kroazia).[4] Ibaiak 37.142 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 90. Urteko batez besteko emaria 556 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (834 m³/s), eta txikiena otsailean (399 m³/s).

Dravaren batez besteko emariak (/s), Donji Miholjac-en neurtuak
Datuak: 1921 eta 1984 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]