Tweed zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tweed zubia
Tweed Bridge, Peebles.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaScottish Borders
Materiala(k) Arroka
Gurutzatzen du Tweed ibaia
Zubibegiak 5
Ondarea

Tweed zubia (ingelesez: Tweed Bridge) Eskozia hegoaldeko Scottish Borders eskualdeko Peebles herrian dagoen zubi luzea da. Tweed ibaia gurutzatzen du. A mailako eraikina izendatua izan zen 1971an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Arotik bazen jadanik zubi bat puntu honetan eta 1465 inguruan harrizkoa egin zuten aurretik izan zen beste egurrezko baten tokian. 1663an berreraiki egin zuten mende bat lehenago ingelesek suntsituriko St. Andrews elizaren harriak erabiliz. 1799an John Hisplop-ek hiru arku gehitu zizkion zubiari.

1834an eta 1900an zubiaren zabalkuntza lanak egin ziren 2'4 metrotako zabaleratik 6'4 metrotara eta ondoren 12 metrotara handituz.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12-13 metrotako luzera duten bost arku ditu, eta ondoren beste hiru arku dituen aldapa bat dago ibaiertzean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]