Twenty One Pilots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twenty one pilots» orritik birbideratua)
Twenty One Pilots
Datuak
JatorriaColumbus
Musika motareggae
Urteak2009
Produkzioa
Diskoetxea(k)Fueled by Ramen
Tyler Joseph
Josh Dun
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
twentyonepilots.com
IMDB: nm5809539 Facebook: twentyonepilots Twitter: twentyonepilots Instagram: twentyonepilots VK: twentyonepilots MySpace: twentyonepilots Youtube: UCBQZwaNPFfJ1gZ1fLZpAEGw TikTok: twentyonepilots Souncloud: twentyonepilots Spotify: 3YQKmKGau1PzlVlkL1iodx iTunes: 349736311 Last fm: Twenty+One+Pilots Musicbrainz: a6c6897a-7415-4f8d-b5a5-3a5e05f3be67 Songkick: 3123851 Discogs: 3128936 Allmusic: mn0002398414 Deezer: 647650 Edit the value on Wikidata
Twenty One Pilots 2016

Twenty One Pilots (TØP edo |-/) bezala ezaguna da. Tyler Josephek 2009an sortu zuen Twenty One Pilots taldea institutuko lagun batzuekin, Nick Thomasekin eta Chris Salihrekin. Hirukoteak Ohion jarraitzaile batzuk lortu zituen, baina 2011n, Thomasek eta Salihek taldea utzi zuten. Josh Dun izeneko mutila elkartu zen, aurretik taldeko laguna eta zalea ere bazen.

Tyler Joseph 1988an jaio zen Ohion. Taldeko kantaria, rap-abeslari izateaz gain, gitarra, pianoa, ukelelea, baxua eta akordeoia jotzen ditu. Josh Dun 1988an ere jaio zen Ohion, eta taldeko bateria da.

Taldearen Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen izena Arthur Miller-en “All My Sons” izeneko antzerki-lanetik dator. Bertan 21 pilotu hil egiten dira eraikitzaile batek hegazkin bateko pieza akastunak bidaltzen dituelako, eta ez duelako onartu nahi piezekin okerturik dagoela eta dirua galduko duela. Joseph-ek esaten du ideia honek inspiratu zuela: batzuetan erabaki onak hartzeak lan handiagoa eskatzen du, eta denbora gehiago.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n bikoteak “Regional at Beast” albuma kaleratu zuen eta 2012an Fueled By Ramen diskografiarekin sinatu zuen kontratua. Urte bat beranduago “Vessel” izeneko diskoa , eta 2015ean azkeneko diskoa atera zuten, “Blurryface”. Haien azken kanta “Heathens” deitzen da, “SuicideSquad” izeneko filmerako.

“Blurryface” albuma (hirugarrena), Bilboard 200ean egon da, AEBetan dagoen musika ranking garrantzitsuenetako bat; bertan lehenengo postura iritsi ziren eta berrogei aste baino gehiagotan egon zen. Diskoko kanta ezagunena, “Stressed Out”, 30 aste baino gehiago egon da Billboard Hot 100 rankingean. Kanta honekin 2016ko otsailean 2. posturaino iritsi ziren. Hori da haien kantarik ezagunena.

“Blurryface” albumeko izenaren arrazoia Tylerrek azaltzen du: aurpegi lausoa duen mutil bat irudikatzen du. Aurpegi lausoa izateak aukera ematen dio berari begira egonda aurpegi bat eta izaera bat emateko pertsonaia horri. Zentzu batean hori dela errealitatea eta inseguritateak ikusi ahal dituela haren bitartez. Pertsonaia hau ulertzen saiatzen da kantaria baina aldi berean hura garaitu nahi du, bere buruaren isla da eta.

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josh Dun-ek kontzertu guztietan begien ingurukoa gorriz margotzen du eta Tyler Joseph-ek eskuak eta lepoa beltzez margotzen ditu. Joseph-ek esaten du horrela haien diskoko Blurryface pertsonaia irudikatzen dutela: “Inseguritateei buruz pentsatzen dudanean, orokorrean asfixiari buruz eta nik egiten ditudan gauzei buruz pentsatzen dut”. Baina album honen promozioa bukatzerakoan taldeak pertsonaiak alde batera utziko ditu.

Logoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien logoa da duten bereizgarri berezienetako bat. Eta logoak zer esan nahi duen galdetzen dietenean, Tyler-ek gauza bera esaten du beti: “Neure buruarentzat sortutako logoa da, neuk baino ez dakit horren esanahia, niretzat esanahi berezia daukan zerbait da”.

Musika Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TØP-en musika mota ez da beste taldeena bezalakoa, estilo propioa dute; raparen, punk-rockaren, Pop rockaren, musika alternatiboaren, indiaren eta abarren arteko nahasketa berezia da. Eta hori da haiek dituzten gauza berezi guztien artean gehien bereizten dituena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]