Kapirote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txano koniko» orritik birbideratua)
Oriako sorgin-dantzako kapiroteak.

Kapirotea txano puntaduna da[1], forma konikoa duena. Euskal Herrian dantzetan eta jai zenbaitetan erabiltzen da, bereziki inauteriekin zerikusia dutenetan.

Erabilpen adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oriako sorgin-dantzako (Lasarte-Oria) dantzarien artean batzuek kapirote gorriak erabiltzen dituzte.[2] Santutxuko Gaztedi dantza taldeak 1964an berreskuratu zuen, ordurako desagertuta baitzegoen.[3]
  • Ituren eta Zubietako joaldunek kolorezko zintekin eta lumekin dotoretzen dute buruan janzten dutena, tunturroa: kapirote moduko bat, hain zuzen.
  • Tuterako inauterietan, zipoteroen kalejira gidatzen duen pertsonaia Kapirote Nagusia da (Capirote mayor), eta kapirotea darama jantzita[4].
  • Aste Santuko prozesioetan ere erabiltzen da, bereziki Espainian: Nazarenos esaten zaie gaztelaniaz kapirote estalia erabiltzen duten prozesioko partaideei. Tunika batekin bat egiten duen zapi estalki batek tapatzen du kapirotea nazarenoen jantzian.
  • Frantses jatorriko kolonoek Louisiana kolonizatu zutenean, inauteri ohiturak eraman zituzten bertara, eta han Mardi Gras ospatzen dutelarik egun, chaperon txano konikoak erabiltzen dituzte egun, cajun jendea bizi diren eskualdeetan.
  • Espainiako Inkisizioak epaitzen zituen herexe akusatuak erridikulizatzeko, sambenito izeneko kapiroteak jartzen zizkieten.
  • Ku Klux Klan talde arrazistaren zeremonietan ere kapiroteak erabili izan dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
  2. kezka. «Santa Kurutz eta gallegoak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
  3. Historia | Gaztedi Dantzari Taldea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  4. (Gaztelaniaz) «AULA – GRISENAUTAS» multiblog.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]