Txantiloi:2007-49 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izar bat plasmazko argizagi biribildu handia eta trinkoa da, bere erdigune beroan fusio nuklearra mantentzeko bezain handia. Izarrek beren kanpo geruzetatik etengabe kanporatzen duten energiaren iturburua fusioa da. Hidrogenoa eta helioa baino astunago den ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.

Izar taldeek galaxiak sortzen dituzte eta unibertsoko argizagi nagusiak dira. Lurretik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da eta Lurraren energia iturri nagusia, argia barne. Honek 1026 watt inguru (ehun bilioi bilioi watt) igortzen ditu.