Argizagiak edo objektu astronomikoakespazioan dauden egitura, entitate edo gauzakiak dira, zientziak baieztatuak. Askotan argizagi eta zeruko gorputz terminoak esanahi berdinarekin erabiltzen dira, baina zeruko gorputza objektu indibiduala da (asteroide bat, planeta bat...) eta argizagia, ordea, gorputz bat edo gehiagoak osatutakoa izan daiteke (asteroide bat, asteroide gerrikoa, galaxia bat...).