Txantiloi:2008-32 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Geologia Lurraren barruko formak aztertzen dituen zientzia da, bai bere barnean dauden atal, formazio eta gaur egun kanpokaldean duten kokapena. Geologoen lanari esker lurraren bizitza 4.600 milioi urtekoa dela dakigu (4,6 x 109). Era berean lurreko litosfera plaka tektonikotan banatuta dagoela aurkitu da, eta hauek astenosferan igerian daudela determinatu da. Geologiaren atal ezberdinek petrolio, ikatza, burdina, kuprea, uranioa... aurkitzeko teknikak garatu dituzte. Beste hainbat arroka eta mineral ere ustiatzeko moduak aztertzen ditu.

Geologia hitza lehen aldiz Jean-André Delucek erabili zuen 1778an. Encyclopædia Britannicako hirugarren edizioan ez zen agertu, baina 1809ko laugarrenean lehen aldiz agertu zen.