Txantiloi:2008-45 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betizua txahalarekin
Betizua txahalarekin

Betizu Euskal Herriko mendietan bizi den basa-behiaren arraza baten izena da.

Nahiko baztertuta egon den eta desagertzeko zorian dagoen bertako behi arraza honen ezaguera, berriro indarrez zabaldu da euskaldunon artean azken urtetan. Horren lehenengo arrazoia, zalantzarik gabe, arraza kontserbatzeko lanean dabilen jendeaz gain, EITBko Betizu izeneko umeen saioa izan da. Bere pertsonaia nagusia behi betizu bat izanik, abere hauen irudia asko hedatu da Euskal Herriko haur eta gurasoen artean.

Gure kultuta zaharrean, euskal mitologia zein elezaharretan, maiz agertzen dira betizuen itxurako jenio edo ireluak, behigorri edo zezengorri izenarekin.