Txantiloi:2008-52 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jesus edo Nazareteko Jesus (Betleem, K. a. 8 / K. o. 1 - Jerusalem, K. o. 29 / 33) erlijioaren erreformadore eta zabaltzailea izan zen, Judeako lurraldean bizi izan zena. Kristautasuneko erlijioak bere doktrinak jarraitzen dituzte eta Jainkoaren seme bezala izendatzen dute. Islamak bere profeta bezala ezagutzen du.

Jesusen historia ezagutzeko oinarri garrantzitsuena Itun Berria da, bereziki bere jarraitzaileek idatzitako lau Ebanjelioak. Hala ere ez dira liburu historikoak, gaur egun ulertzen den bezala, Jesusengan sinesten zuten bere jarraitzaileek idatzitako lanak baizik, Jesus Jainkoaren Semea eta Gizadiaren salbatzailea dela adierazteko.