Txantiloi:2009-05eko Euskal Wikiatlas artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klaus ekaitzaren ibilbidea
Klaus ekaitzaren ibilbidea

Klaus ekaitza edo zikloia 2009ko urtarrilaren 23an Ozeano Atlantikoan sortu eta Iberiar Penintsula eta Frantzian kalte material handiak eta 26 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 160 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen.

Klaus zikloiaren lehen haize boladak urtarrilaren 23aren arratsaldeko azken orduetan hasi ziren nabaritzen. Itsasoa sakartuz joan zen, eta zuhaitz eta bestelakoak errepideetara erortzean, trafiko arazo handiak sortu ziren. N-634 errepidea moztu behar izan zen Zarautz eta Zumaia parean ohikoa denez, itsaso zakarra dela eta. Lapurdin A-63 errepidea ere erabat itxi behar izan zuten, autobidera eroritako zuhaitzengatik. Horrez gain, Hendaiako kirol portuako ontzi askok kalteak jasan zituzten, kaia hautsi eta gero. Baionako katedralaren sabaiak ere kalteak jasan zituen, eta hainbat hondakin eliza barrura erori ziren.

Haize bolada indartsuek, Euskal Herriko aireportu guztietan atzerapenak eragin zituzten, eta Biarrizko aireportua itxi behar izan zuten. Donostiako aireportuko aparkalekuko sabaia, behera erori eta hainbat auto kaltetu zituen.