Txantiloi:2010-23 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Turismoa pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bestelako helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiagoa batez. Turismoa egiten duten pertsonei turista deritze. Emandako definizioaren arabera, turistak dira, esaterako, oporretan beste herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak eta familiak, feria edo enpresako biltzar bat dela etxetik kanpo dauden langileak, osasun-arrazoiengatik bainutegi batera joan behar duen pertsonak, Mekara erromes joaten diren musulmanak eta eguneko txango bat egiten duten familiak. XX. mendetik garrantzi handia hartu duen jarduera da ekonomia zein kultura arloan, zerbitzuen sektorea osatuz, ostalaritzarekin estu loturik, munduko toki askotako paisaia, bizimodua eta ohiturak aldatuz. Gizarte ikuspegi batetik, turismoak gizabanakoari bizipen interesgarriak eskaini ere egiten dizkio, ezagutzen ez dituen tokiak eta jendeak ezagutuz. Halaber, turismoak herri eta kultura ezberdinen arteko harremanak sortu eta sendotu ere egiten ditu, jendetza-turismoak tokiko jatorrizko kulturaren desagerpena ekar badezake ere. Bertako ingurumenean ere ondorio latzak ekar ditzake turismoaren gehiegizko garapenak.