Txantiloi:2011-37 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trebiñu, Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Gasteizen hegoaldera dagoena. Udalak zenbaitetan izenaren bertsio elebiduna, Condado de Treviño/Trebiñuko Konderria, erabiltzen du.

1.460 biztanle ditu (2010), hainbat herrixkatan banaturik. Geografikoki Araban egon arren eta bere biztanle gehienek Arabako parte izatearen aldarria hainbatetan azaldu arren, administratiboki Burgosko parte da. Argantzunekin batera Trebiñuko barrendegia osatzen du. Udalerriburua izen bereko herria da.