Trebiñu (barrendegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trebiñuko barrendegia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau barrendegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trebiñu (argipena)».
Trebiñuko mapa fisikoa.

Trebiñu edo Uda[1][2] Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon) barrendegia da, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik Arabako parte dena. Gasteiztik 15 kilometro hegoaldera dago, eta 279,58 kilometro karratuko hedadura du.[3] Iparraldean Gasteiz mendiek eta hegoaldean Toloño mendilerroak mugatzen dute lurraldea.

Barrendegia bi udalerrik osatzen dute: Trebiñu (260,71 km²)[4] eta Argantzun (18,87 km²).[4] Bertako biztanleek hainbatean eskatu dute lurraldea Arabari batzea.[5]

Trebiñuko barrendegia, urdinez, Araba erdian.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako udalerri hauek inguratzen dute konderria: Iparraldean Iruña Oka eta Gasteiz, ekialdean Bernedo, hegoaldean (ekialdetik mendebaldera) Lagran, Urizaharra, Zanbrana, Berantevilla eta Armiñon eta mendebaldean Erriberagoitia.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebiñu eta Argantzungo udalerrien barnean hainbat herri dago. Gehien-gehienak Trebiñuko udalerriari dagozkio:

Argantzungo udalerria:

Trebiñuko auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Trebiñuko auzia»

Trebiñuko barrendegia Arabako lurraldeetan dagoen eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Gaztelako Erresumak Araba indarrez konkistatu ondoren 1200. urte inguruan, Henrike II.a Gaztelakoak Trebiñu eta bere lurraldeak Pedro Manrique Larari dohaintzan eman egin zizkion 1366an, Arabako Anaiarteak 1463an sortu zenean Arabatik kanpo gelditu zela, XVI. mende bukaeratik Burgosi lotu zitzaiola.

Trebiñu Araban sartzeko hainbat eskaera egin dituzte barrendegiko agintariek zein herritarrek historian zehar. Trebiñuarrei 1998ko martxoaren 8an galdetu zitzaien azkenekoz auziari buruz. Orduko alkateek bultzatuta, kontsulta bat egin zen barrendegian, herritarrek erreferendumik egin nahi zuten ala ez ezagutzeko. Gaztela eta Leongo agintariek ez zuten kontsulta ontzat eman. Emaitzak honakoak izan ziren:

Hautesleak 919
Abstentzioak 214 - %23,3
Boto baliodunak 705 - %76,7
Erreferenduma egitearen aldekoak 477 - %68,1
Erreferenduma egitearen kontrakoak 221 - %31,5
Zuriak 2 - %0,28
Nuluak 5 - %0,70

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko aztarnak nabarmenak dira eskualde osoko toponimian, inguruko Arabako udalerrietan bezala.

Euskara XVII. eta XVIII. mendeetan galdu zen barrendegian, Arabako inguruko herrietan bezala.[6] Artean, XIX. mendearen hasieran, Euskal Herria gerra giroan murgilduta zegoela, Argantzunen euskara erabiltzen bide zen, mapa batean ageri denez.[7]

XXI. mendean euskara berreskuratzen ari dira trebiñarrak, batez ere bertako biztanleek hura berreskuratzeko duten interesagatik. Trebiñarren % 39 oso interesatuta daude euskaran, eta % 23k interes pixka bat dute.[8] Elebitasuna hiru modutara handitu da: % 60k eskolan ikasi dute euskara, % 21ek bere kabuz ikasi dute, eta % 19k etxean ikasi dute, ama hizkuntza gisa. Kontuan izan behar da barrendegiko gazte gehienek D ereduan ikasten dutela Arabako ikastetxeetan, eta barrendegian bertan badagoela ikastola bat, Argantzon Ikastola.

Azterketa soziolinguistikoa egiten da barrendegian 5 urtetik behin, euskararen egoera ezagutzeko. 2012an egindako azterketa baten arabera, biztanle elebidunak % 22 ziren, eta % 17 elebidun hartzaileak ziren.[9] Gazteagoak euskaldunagoak dira, eta 16 urtetik beherakoen artean elebidunen ehunekoa % 65 izatera iritsi da. Elebidunen ehunekoa antzekoa da barrendegian jaiotakoen artean (% 26) eta EAEn jaiotakoen artean (% 28), eta baxuagoa da beste toki batzuetan jaiotakoen artean (% 4).

Argantzon Ikastolak hiru aldiz antolatu izan du Araba Euskaraz jaia azkenaldian, 2001ean, 2007an eta 2018an hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia Euskal Onomastikaren Datutegia . Noiz kontsultatua: 2011-09-09 .
  2.   Euskaltzaindia 150. araua: Arabako herrien izendegia ikus 66. oin oharra . Noiz kontsultatua: 2011-09-09 .
  3. Espainiako Estatistika Institutuaren datuak erabiliz lortutako lur eremua (datu base honetako datuetatik, Condado de Treviño + Puebla de Arganzón (La) batura eginda).
  4. a b Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) datu basean ageri den hedadura.
  5. Ortiz de Orruño, José María (1999) Treviño. Breve historia de un contencioso secular. Arabako Foru Aldundia, Kultura Saila
  6. González de Viñaspre, Roberto (2007) Trebiño. Claves para un contencioso inacabado, p. 26
  7. Euskararen mugak hego aldean 1807.ean: Eugene Coquebert de Montbret-en artxiboetan gelditu dokumentuak, 4. orrialdea
  8. Trebiñuko enklabea. Azterketa soziolinguistikoa. 2012, 41. orrialdea
  9. Trebiñuko enklabea. Azterketa soziolinguistikoa. 2012

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]