Txantiloi:2011-49 Nabarmendutakoa
Itxura
Oneka Fortun edo Eneka Fortun (848 inguru – 890 eta gero) Iruñeko Erresumako printzesa baskoia izan zen. Fortun I.a Gartzia erregea eta Oria bere emaztearen alaba izan zen. Oneka jaio zenean, hau da, 848. eta 850. urteen bitartean, ia Iberiar Penintsula osoa omeiatar leinuaren eskuetan zegoen. Iparraldeko Asturias eta Iruñeko Erresumak baino ez zeuden kristauen eskuetan, Kordobatik zetorkien mehatxua jasan arren. Oneka Eneko Arista bere birraitonak sorturiko Aritza leinuaren kidea izan zen.