Txantiloi:2012-15 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bretainia (bretoieraz Breizh, /bʁejs/ ahoskatua, frantsesez Bretagne, galoz Bertaèyn) eskualde historiko eta kulturala da, sei nazio zeltetako bat.

Frantzia ipar-mendebaldeko Armorika penintsula osoa hartzen du Bretainiak, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean. Lau departamenduk osatua da: Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan, Ille-et-Vilaine (27.000 km2). Berez, historikoki Bretainiakoa eskualdea den Loire-Atlantique departamendua herrialde edo eskualde honetatik kanpo laga zuten, Frantziako Iraultzaren ondoren.