Txantiloi:2012-41 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espazioko lasterketa espazioa esploratzeko norgehiagoka izan zen, Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna lehiakide izan zituena, eta gutxi gorabehera 1957tik 1975 arte iraun zuena. Lasterketa haren emaitza nagusiak izan ziren Satelite artifizialen bidez kanpo-espazioa esploratzea, eta gizakiak Lurretik kanpo eta Ilargira ere eramatea.

Aurreko kohete teknologian eta Bigarren Mundu Gerraren osteko nazioarteko tirabiretan oinarrituta, espazioko lasterketa Sobiet Batasunak Sputnik 1 satelitea jaurtitakoan hasi zen, 1957ko urriaren 4an. Gerra Hotzean, Sobiet Batasunaren eta Estatu Batuen arteko kultura-, teknologia- eta ideologia-norgehiagokan paper garrantzitsua jokatu zuen espazioko lasterketak, alde batetik izan zitezkeen ondorio militarrengatik, eta, bestetik, herrialdearen moralerako zekartzan onura edo kalte psikologikoengatik.