Txantiloi:2013-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alfontso I.a Borrokalaria (1073Poleñino, 1134ko irailaren 7a), Aragoi eta Iruñeko erregea izan zen (1104 - 1134). Aita Antso Ramirez (Aragoi eta Iruñeko erregea 1063 eta 1094 artean) eta ama Felizia Roucykoa zituen. Tronua lortu zuen Petri I.a sasianaia hil zenean. Musulmanen aurkako borrokan nabarmendu zen, Zaragoza konkistatu eta gero bere erresuma bikoiztuz. Urraka Gaztelakoarekin ezkondu baitzen, aldi batean Gaztelako Erresuma gobernatu zuen. Hori zela eta 1109 eta 1114 artean «Gaztela, Toledo, Aragoi, Iruñea, Sobrarbe eta Ribagortzako errege eta enperadore» titulua aldarrikatu zuen, nobleteriaren beraren aurkako jarrerak ezkontza baliogabetu zuen arte. Bere garaipenek sona handia eman zioten Erdi Aroan zehar eta XIV. mendeko San Juan de la Peñako kronikak honela zioen nafar-aragoieraz: «clamabanlo don Alfonso batallador porque en Espayna non ovo tan buen caballero que veynte nueve batallas venció», hau da, «On Alfontso Borrokalaria deitzen zioten Espainian hogeita bederatzi gudu irabazi zituen beste zaldizko hoberenik ez zegoelako». Bere kanpainetan Kordoba, Granada eta Valentziako ateetan izan zen eta, besteak beste, Valtierra, Cutanda edo Cullerako guduetan, musulmanak mendean hartu zituen.