Txantiloi:2013-35 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donostiako setioa Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen gudua izan zen, 1813ko uztailaren 7 eta irailaren 8 artean hain zuzen ere. Setioa hiriaren arpilatzeaz eta errausteaz amaitu zen. 1813ko ekainaren 21ean Gasteizko guduan garaipena lortu ondoren, Wellingtonen armada mendebaldeko Pirinioetara joan zen Nicolas Soult mariskalaren tropei aurre egiteko. Baina erretagoardian etsairik ez izateko eta baita hornigaiak lortzeko portua izateko, Wellingtonek Donostia setiatzea erabaki zuen. Orduko Donostiak 9.104 biztanle zituen eta, Gipuzkoa ez bezala, politikoki liberala zen. 1808an Jose I.a Espainiako errege bilakatu zenean, Francisco Amorós frantsestua hautatu zuen alkate. Nahiz eta bertokoen gustukoa ez izatea eman, 1813 arte baketsua izan zen hiriburuko bizitza eta frantziar armada donostiarrek onartua izan zen. Egoera hau erabat aldatu zen Gasteiztik errefuxiatuak etortzen hasi zirenean.