Txantiloi:2014-19 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aralar Gipuzkoako aldetik Goierri eta Tolosaldea eta Nafarroa Garaiko aldetik Larraun eta Sakana eskualdeen artean dagoen mendilerroa da. 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean. Lur eremurik handiena Nafarroa Garaian dago. Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.

Ziur aski, mendilerro honetako mendirik ezagunena Larrunarri/Txindoki izango da, baina ez da mendirik altuena, Intzako dorrea baita, 1.431 metrorekin, tontorrik garaiena.