Txantiloi:2014-21 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Siranux Harutiunian (armenieraz, Սիրանուշ Հարությունյան; Erevan, Armeniako SES, SESB, 1987ko urtarrilaren 7a), Sirusho (Սիրուշո; euskal grafiaz, Siruxo) ezizenaz ezagunagoa, armeniar abeslari, musikagile eta pianista da. Artista artean hazia, umetatik arrakasta lortu zuen jaioterrian eta armeniar herriaren diaspora zabalean. Hala ere, 2008ko Eurovision txapelketan parte hartu zuenetik, Ekialdeko Europan ere entzute handia izan duen abeslaria da. Arrakasta handien izan duten abestiak grezierazko "Erotas", Eurovisionen aurkeztu zuen "Qélé, Qélé", "Havatum Em" balada, eta, batez ere, azken urtean sekulako salmenta ona izan duen eta armeniar herriaren aldeko aldarria den "PreGomesh" single dantzagarria dira. Azken abesti honek izan duen harrera onari esker, hain zuzen, Sirusho maiatzaren 27an Monte-Carlon ospatuko den 2014ko World Music Awardseko hiru sari jasotzeko izendatua izan da: abesti onena, musika bideo onena eta emakumezko abeslari onena.