Txantiloi:2014-25 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dionisio Amundarain Saratsola (Itsasondo, Gipuzkoa, 1930eko maiatzaren 23a) itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiz katolikoa eta beneditarra da. Maizpide euskaltegiaren sortzearen eragile nagusia eta aurreneko zuzendaria. Elizen Arteko Biblia itzuli zuen taldearen buru. Euskaltzain urgazlea, euskaltzain ohorezkoa eta Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kide da. Beneditarren Lazkaoko monasterioa utzi zuen 1986an: euskalgintzan buru-belarri jarraitu ala monasteriora itzuli aukeratzera behartu zuten, eta euskararen alde egin zuen.