Txantiloi:2016-16 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kardinal nepote bat (latinez: cardinalis nepos; italieraz: cardinale nipote; gazteleraz: valido de su tío; frantsesez: prince de fortune; ingeleraz: Cardinal-nephew) aita santu batek kardinal izendatutako ahaidea da, orokorrean bere iloba. Kardinal bat izendatzeko ahaideak erabiltzea Erdi Aroan hasi zen, eta XVI. eta XVII. mendetan izan zuen bere momenturik gorena. Nepotismo hitza praktika honen garapenarekin hasi zen, eta hasieran bakarrik aita santuen senideei egiten zien erreferentzia. Hala jasotzen da 1669an Oxford English Dictionaryn. Avignoneko Aitasantutzaldiaren erdialdean (1309-1377) hasi zen eta Inozentzio XII.aren nepotismoaren aurkako buldaraino (Romanum decet pontificem, 1692) aita santu batek kardenal-nepote bat ez izendatzea arraroa zen. Berpizkundeko aita santu guztiek kardinalak sortzen zituztenean Kolegio Kardinalizioan, euren ahaideren bat sartu zuten, eta normalean bere iloba izaten zen aukerarik ohikoena. Salbuespen bakarra Nikolas V.a izan zen, bere anai-ordea zen Filippo Calandrini izendatu zuena, 1448an. Alexandro VI.ak bere semea jarri zuen kardinal.