Txantiloi:2016-29 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sanfermines Vaquillas Pamplona 05.jpg

Iruñeko entzierroa edo Iruñeko zezen-lasterketa, Iruñeko festa nagusietan, Sanferminetan, burutzen den ekitaldi edo ohitura ezagunena da, zalantzarik gabe. Bertan, arratsalde horretan ospatuko den zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira. Entzierroa arrisku handiko jarduera da, bere funtsa zezenen aurrean lasterka egitea baita, hauen adarretara ahalik eta gehien hurbilduz. Zentzu honetan, entzierroa ez da joko bat, tauromakia ariketa konplexu bat baizik, bere teknika eta barne araudi espezifikoak dituena, edozein kasutan, errespetatu beharrekoak.

Egunean behin izaten da, uztailaren 7tik uztailaren 14a bitartean, biak barne (uztailaren 6an ez dago entzierrorik). Goizeko 7:55an 7:57an eta 7:59an Santo Domingoko aldapako San Ferminen irudiari abesten zaio eta azkenik, goizeko 8:00etan erritua hasten da, suziri baten jaurtitzearekin.