Txantiloi:2016-46 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Funtsean, integrala infinitu batugai azkengabe txikiren batuketa da.

Kalkulu integrala matematikaren adar bat da kalkulu infinitesimalaren barruan kokatua. Oso erabilia da ingenieritzan eta matematika orokorrean; batez ere azalerak eta biraketa gorputzen bolumenak kalkulatzeko.

Forma diferentzialen integralak funtsezkoak dira geometria diferentzial modernoan. Integral kontzeptuaren zabaltze hori fisikaren beharrek eragin zuten lehenik, eta oso garrantzitsuak dira fisika-lege askoren formulazioan; adibidez, elektromagnetismoaren legeetan. Integralaren kontzeptu berrien oinarria Lebesgueren integrala deritzon teoria matematiko abstraktua da, Henri Lebesguek garatu zuena.