Henri Léon Lebesgue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri Léon Lebesgue.

Henri Léon Lebesgue (Beauvais, 1875eko ekainaren 28a - Paris, 1941eko uztailaren 26a) matematikari frantsesa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beauvaisen jaio zen, Oise, Picardie, Frantzia. Frantziako ENS goi eskolan ikasi zuen eta 1899 - 1902 tartean Nancyko lizeoan eskolak eman zituen. 1910ean, Sorbonako Unibertsitatean katedra bat jaso zuen.

Matematikari egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lebesgue ezaguna da, batez ere, integralari eta neurriaren teoriari egindako ekarpenei esker. Émile Borel eta Camille Jordan matematikarien lanetatik abiatuta, 1901ean, Lebesguek ekarpen handiak egin zizkion neurriaren teoriari. Hurrengo urtean, bere mintzaldian Intégrale, longueur, aire (Integral, luzera, azalera) Nancyko Unibertsitatean aurkeztua, Lebesgueren integrala definitu zuen. Integralaren definizio horrek Riemannen integralaren nozioa orokortzen du, kurba baten azpiko azaleraren kontzeptua funtzio etenetara ere zabalduz. Hori da analisi modernoaren lorpenetariko bat Fourieren analisiaren hedapena handitzen duelako.

Topologia, potentzialaren teoria eta Fourieren analisia adarretan ere ekarpenak egin zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leçons sur l'intégration et la recherche des fonctions primitives (2. ed. 1928), ed. Gauthier-Villars, Paris
  • Leçons sur les séries trigonométriques (1906), ed. Gauthier-Villars, Paris
  • Sur la mesure des grandeurs (1915), ed. A. Kundig, Genève
  • Les Coniques (1942, hil ondoko), ed. Gauthier-Villars, Paris
  • Gauthier-Villars Leçons sur les constructions géométriques (1950, hil ondoko), Paris
  • Les Lendemains de l'intégrale. Lettres à Émile Borel (2004, hil ondoko), ed Vuibert, Paris.

Jatorrizko artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Léon Lebesgue Aldatu lotura Wikidatan