Txantiloi:2016-9 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Przewalski zaldia (Equus przewalskii) Asia Erdialdeko estepetako zaldi arraza berezia da, egun irauten duen azken basazaldia, hau da, etxekoturiko zaldietatik sortu ez dena. Equus ferus przewalski galdutako zaldi arrarzaren ondorengo zuzena da.

Ipar Ameriketako mustang zein Australiako Brumby zaldien kasuetan, nahiz eta egun basatiak izan, ihes joandako edo askatutako etxeko zaldien ondorengoak dira, esate baterako, egoera basatienetan egon diren edo egon litezkeen euskal pottokak bezala. Przewalski zaldiak, ordea, sekula ez dira etxekoturik izan: horrexetan datza ezberdintasuna.