Brumby

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Brumbya
Zaldi arraza
Brumbies next to the Innamincka Track-2.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Australia
Sinonimoak Brumby zaldia

Brumbya, ingelesez: Brumby, Australiako bertako zaldi arraza bat da[1]. Brumbiak basazaldiak dira eta libre larretzen dira Australiako hainbat tokietan. Bere tamaina zein ezaugarriengatik Brumby zaldiak zaldi tamainako abereen sailkapen taldean sartzen dira.

Sakontzeko, irakurri: «Zaldi (sailkapena)»

Nahiz eta Australia guztian barrena aurkitu daitezken basazaldi hauek, kasu askotan ugari, Brumby ezagunenak Australiar Alpetan bizi direnak dira, Australiako hego ekialdean. Gaur egun populaziorik ugarienak Iparraldeko Lurraldean daude, bigarren handiena Queensland aldean izanik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brumby Aldatu lotura Wikidatan