Txantiloi:2017-10 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Otsaileko Iraultza (errusieraz: Февра́льская револю́ция; Errusiako historiografian Otsaileko Iraultza Burges Demokratikoa izenez ezaguna) 1917ko martxoaren 8tik 12raOtsaileko Iraultza deitzen da, Juliar egutegian otsailaren 23an gertatu zelako (Emakumeen Nazioarteko Eguna, Errusiako egutegian). Martxoaren 8an hasi zen Gregoriotar egutegian. Errusiar Inperioan gertatutako iraultza izan zen, Errusiar Iraultzaren lehen urratsa. Horren ondorio nagusia Nikolas II.a tsarraren abdikazioa izan zen. Iraultza tsarraren politikaren aurkako erreakzio gisa abiatu zen, Lehen Mundu Gerran Errusiak zuen parte-hartzearen kexu zirelako asko, eta tsarrak liberalek eskatzen zituzten erreforma politikoak ukatzen zituelako. Iraultzatik jaio zen gobernua liberalen eta sozialisten artean osatu zuten, eta gerora batzar konstituziogile batek gobernu berria osatu behar zuen demokratikoki. Behin-behineko Errusiar Gobernua deitzen zaion gobernu hori Georgi Lvov printzearen esku egon zen.

Otsaileko Iraultzaren ostean Urriko Iraultza etorri zen Errusiar Iraultzaren bigarren zatia, boltxebikeek Errusiaren gaineko agintea eskuratzea ekarri zuena. Geroago etorri zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren bidea ireki zen.