Otsaileko Iraultza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Otsaileko Iraultza
Errusiako Iraultzaren parte
1917petrogradsoviet assembly.jpg
Petrogradeko Sobietaren batzarra, Iraultzaren osteko behin-behineko gobernua osatzen
Data 1917ko martxoaren 8tik 12ra
Lekua Petrograd,  Errusiar Inperioa
Emaitza
Gudulariak
 Errusiar Inperioa Red flag.svg Iraultzaileak
Buruzagiak
Errusiar Inperioa Nikolas II.a Errusiakoa

Errusiar Inperioa Sergei Khabalov

Red flag.svg Mijail Rodzianko

Red flag.svg Aleksandr Kerenskii
Red flag.svg Nikolai Txkheidze
Red flag.svg Aleksandr Xliapnikov
Errusiar Inperioa Georgii Lvov
Errusiar Inperioa Pavel Miliukov

Galerak
1.443 hildako (Petrograden soilik)[1]

Otsaileko Iraultza (errusieraz: Февра́льская револю́ция; Errusiako historian Otsaileko Iraultza Burges Demokratikoa gisa ezagutzen da[2]) 1917ko martxoaren 8tik 12ra[oh 1] gertatutako iraultza izan zen, Errusiar Iraultzako lehen urratsa izan zen. Honen ondorio nagusia Errusiako Nikolas II.aren abdikazioa izan zen. Iraultza hau tsarraren politikaren aurkako erreakzio gisa abiatu zen, Lehen Mundu Gerran Errusiak zuen parte-hartzearen kexu zirelako asko eta liberalek eskatzen zituzten erreforma politikoak ukatzen zituelako. Jaio zen gobernua liberalen eta sozialisten artean osatu zuten, eta aurrera begira batzar konstituziogile batek demokratikoki gobernu berria osatu behar zuen.[3] Gobernu honi Behin-behineko Errusiar Gobernua deitzen zaio eta Georgi Lvov printzearen esku egon zen.

Errusiak hainbat arazo ekonomiko eta sozial bizi zituen garai horretan, batez ere Lehen Mundu Gerraren eraginez. Janari-matxinada egiten zutenak eta industriako langile grebalariak elkarrekin batu ziren kalean, hiriaren zaintza egiten zuten hainbat militarrekin batera. Geroz eta tropa gehiagok desertatu zuten, eta leialak ziren tropak Frontean zeuden, Nikolas II.aren agindupean. Hiria laster erori zen kaosean, eta Tsarra botatzea azkarra izan zen. Guztira 1.400 pertsona baino gehiago hil ziren protesta hauetan[1].

Otsaileko Iraultzaren ostean Urriko Iraultza etorriko zen, Errusiar Iraultzaren bigarren zatia. Bertan Boltxebikeek Errusiaren gaineko agintea eskuratu zuten, eta etorkizunean etorriko zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren bidea ireki zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren gorenean gertatu bazen ere Otsaileko Iraultzaren aurrekariak aurkitzeko hainbat hamarkada urte egin behar dugu atzera. Errusiako Inperioa gainbeheran zegoen garai horretan. XIX. eta XX. mendearen hasieran ez zuen lortu bere egitura politiko, ekonomiko eta sozial arkaikoa modernizatzea, eta behin eta berriro mantentzen zuen monarkia autokratiko bat, Tsarraren figuran zentratuta. Lehen Industria Iraultza emana zegoen, berandu bazen ere, Errusian. Baina egoera ekonomikoaren inguruko ezinegona handia zen. Nikolas II.aren aitona zen Alexandro II.ak hainbat erreforma liberal jarri zituen martxan herrialdean egoerari buelta emateko[4], baina gorantz zihoan mugimendu sozialista eta anarkistak egoerari buelta eman eta erail zuten. Bere semea Alexandro III.ak aitaren erreforma guztiei buelta eman zien, berriro ere autokrazian sakonduz[5].

Alexandro III.aren heriotzarekin (nefritisa dela eta) Nikolas II.ak hartu zuen bere gain Inperioa. Bere seme Alexei Nikolaevitxek hemofilia zuen[6][7][oh 2], eta berau sendatu edo kontrolatzeko Grigori Rasputin mistikoaren laguntza eskatu zuen. Bere emaztea eta Rasputinen arteko harremana handia izan zen[8]. Mistizismoan eta erlijiotasunean erorita, bere gain hartzen zituen kudeaketa lan guztiak, baita Lehen Mundu Gerrako frontean egotearena ere. 1914ko uztailaren 31n Errusia gerran sartu zen eta, hurrengo egunean, Alemaniak gerra deklaratu zion Errusiari. Estimazioek diote 3,3 milioi errusiar hil zirela Lehen Mundu Gerran[9]. Armada Inperialak zailtasunak zituen bere galerei aurre egiteko eta, gainera, Komando Gorena inkonpetentea zenaren mezua hedatzen hasi zen. Aldi berean janaria eta erregaia falta zen Errusian bertan.

Hala ere 1914ko abuztuan klase guztiek eta ia alderdi guztiek gerraren alde bozkatu zuten[10]. Alderdi Boltxebikea eta, bereziki, Vladimir Lenin, agertu ziren gerraren aurka[oh 3][11]. Aurkariek "porrotistak" deitzen zituzten. Gerra deklarazioak Errusiar nazionalismoaren gorakada ekarri zuen jendarte osoan zehar, barne arazoak alde batean utziz denbora batez[12]. Armadak lehen garaipen batzuk lortu zituen Galitzian 1915ean eta Brusilov Ofentsibarekin 1916an, baina porrot garrantzitsuak izan zituen ere, adibidez Tannenbergeko gudua 1914an, Masuriako Lakuetako Bigarren gudua 1915eko otsailan eta Errusiar Poloniaren galera 1915eko maiatzetik abuztura.

Nikolas II.aren gutuna Nikolai Duke Handiari[13]

Nire betebeharra nire herriarekiko, Jaungoikoak nire eskuetan utzi duena, behartzen nau gaur-gaurkoz, etsaia Inperioaren barrualdean sartzea lortu duenean, indar aktiboen komandantzia gorena hartzera eta armadarekin gerraren nekea partekatzera, eta Errusiako lurrak etsaiaren saiakeren aurrean babestera.

Morala igotzeko eta bere lidertza indartzeko helburuarekin, Nikolasek 1915eko udazkenean iragarri zuen Armadaren gaineko kontrola bere gain hartuko zuela, gomendio orokor guztien aurka[14]. Emaitza desastrea izan zen hiru eremu ezberdinetan. Lehenenik eta behin monarkia eta geroz eta desatseginagoa zen gerra loturik geratzen zirelako; bigarrenik Nikolas ez zelako estratega militar ona eta lider gisa eskasa zelako, bere komandanteak ere sutuz; hirugarrengoz, Frontean egonda, ezin zuen gobernua gidatu. Frontean zegoenean Alexandra Tsarinak hartzen zuen agintea, Alemaniar jatorrikoa. Herrian hedatua zegoen zurrumurruak zioen espioitza egiten zuela eta Grigori Rasputinen agindupean zegoela. Tsarina ez zen agintari efektiboa, behin eta berriro aldatzen zituen Lehen Ministroak eta Duma haserrarazi zuen.[12]

Lehen aipatutako 3,3 milioi hildakoei zaurituak eta desagertuak gehituz gero 1917ko urtarrilerako sei milioi baja zituen Errusiako Inperioak. Mutinak ohikoak ziren, morala baxu eta zituzten deserzioak betetzeko aukerak txikiak. Hilabetero 34.000 soldaduk desertatzen zuten[11]. Tsarra frontean egonda Duma eta Stavka bere kontroletik at lan egiten hasi ziren[11].

Baina ez ziren horiek izan aurrekari bakarrak. Herritar soilek geroz eta okerrago bizi zuten aristokraziaren eta euren arteko harremana. Nekazariek lurjabeekin arazoak zituzten eta geroz eta gehiago joaten ziren hirietara, industria hasi berri batean lan egitera. Hirietan Mendebaldetik etorritako ideia politikoak langilerian hedatzen ziren. Proletarioen ezinegona geroz eta handiagoa zen, bai porrot militarrengatik bai eta janari ezagatik. 1905ean Errusia-Japonia Gerraren porrota jazo zen, eta urte berean 1905eko Errusiako Iraultza zein 1905eko Igande Odoltsua. Egun hartan Tsarraren tropek armarik gabeko manifestazio baketsua tirokatu zuten, 1.000 pertsona inguru erailez[15][oh 4]. Urte horretan bertan Potemkin korazatuaren mutina gertatu zen. 1905eko Iraultzaren ostean egoera ez zen hobetu eta matxinada orokorreko egoeran sartu zen Errusia. 1917an berriro agertu zen bere gordinean Iraultza, kasu honetan Tsarraren agintearekin bukatuz.

Rasputinen heriotza jakin osteko Tsarraren telegrama[16]

Orxa Geltokia. Abe. 18, 1916.
Zure gutuna irakurri berri dut. Izututa eta ikaratuta nago. Errezoetan eta pentsamenduetan zurekin nago. Bihar iritsiko naiz 5etan. Izozte handia. Konferentzia 4etan bukatu da. Bedeinkazioak eta muxuak zuretzat.
NICKY

1916an Rasputin, Alexandra tsarina eta Tsarra erditik kentzeko kolpe saiakera politiko eta militarrak ugaritu ziren. Garrantzitsuena 1916ko udazkenean izan zen, Alderdi Oktubrista, Errusiako Alderdi Aurrerakoia, eta Kadeteen aldetik[17]. Parte-hartzaileek estatu kolpea bultzatu nahi zuten iraultza herritar bat ekidin asmoz, baina asmoa ez zen aurrera eraman hainbat atzerapen izan zituztelako, azkenean burgesiak nahi ez zuen Iraultza emanez[17]. Leninen arabera eskuinak nahi zuena "monarka bat beste monarka batengatik aldatzea" zen helburua, "ahal izanez gero, Romanov bat"[18]. 1916ko otsailan estatu kolpe politiko bat gertatzea posible zela ikusten zuten Tsarraren gertuko hainbatek[17]. Nikolas Nikolaevitxek azaroaren 18an [azaroaren 5a] esan zion liberalizazio politikoa bultzatzen ez bazuen laster galduko zuela bere tronoa[19]. Abenduaren 17an Felix Yusupov printzeak eta beste politikari eskuindar batzuek Grigori Rasputin hil zuten[20].

Leninen ustez eskuin politikoa, Boltxebikeak eta Mentxebikeak elkartu izana eta Iraultza "hain azkarra" izateak erakusten du interes batasun bat zegoela indar guztien artean. Bere esanetan Mentxebikeek interesa zuten Iraultza sozialista ekiditeko eta "bakezaletasun txiki-burgesa" erabiltzen zuten. Eskuineko indarrek eta nazioarteko kapitalistek, ordea, Iraultza ekiditeaz gain Gerraren garapenarekin jarraitzea zuten helburu.[18]

« Iraultza hain azkar eta -lehen begiraturik gabe antza intentziorik gabe- garaile atera izana, bakarrik gertakari baten ondorioz da, egoera historiko guztiz bakar baten eraginez, absolutuki desberdinak diren korronteak, absolutki heteregeneoak diren klase interesak, absolutuki kontrakoak diren helburu politiko eta sozialak elkartu izanagatik, era harrigarriro "harmoniotsuan". Esan dezagun, Ingeles-Frantziarren konspirazio inperialistak indartu zuen Miliukov, Gutxkov eta konpainia boterea eskuratzera gerra inperialistak jarraitzeko helburuarekin, gerra oraindik modu indartsuago eta obstinatuago batean jarraitzeko helburuarekin, milioika Errusiar langile eta nezakari gazteak sarraskitzeko helburuarekin, Gutxkovek Konstantinopla eskuratzeko, Frantziako kapitalistek Siria, Britainiar kapitalistek Mesopotamia, etab. Hau alde batetik. Bestetik, sakoneko masa mugimendu proletario bat zegoen, izaera iraultzailekoa (herrietako eta herrialdeko biztanleriaren alderdik pobreenak osatutako mugimendua) ogiaren alde, bakearen alde eta benetako askatasunaren alde.  »

—Lenin[18]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hasierako egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917. urtea hotzarekin eta inflazio oso handiarekin hasi zen Errusian[21]. Langileen grebak bata bestearen atzetik ematen ziren eta hiri nagusietan manifestazioak zeuden janari eskasia dela eta, edo janariaren banaketa ez zelako egokia. Manifestazio horien izaera geroz eta kezkagarriagoa zen errejimenarentzat: protestak ez ziren bakarrik ekonomikoak, izaera politiko handia zuten. Inflazioa hain zen handia urte hasieran ezen langileek ezin zituzten erosi arrautzak, esnea, aragia, azukrea edo frutarik. Langileek hotzari aurre egin edo jatearen artean aukeratu behar zuten. Hirietako proletargoak xtxia ogia apurrekin eta urarekin jaten zuen eta metalurgiako langileek ere inflazioa nabaritzen hasi ziren. [22]. Metalurgiako langileak nahitaezkoak ziren Lehen Mundu Gerrako esfortzuari aurre egiteko. Okhranak egindako txosten batean Iraultza, egotekotan, gosetearen ondorio izango zela adierazi zuen:[23]

« Gerrako industrien langile elkartearen bozeramalearen arabera, hiriburuko proletargoa desesperazioaren ertzean dago; bere ustez edozein leherketa minimo, edozein aitzaki txikirekin ere, matxinada kontrolaezinera eramango du, hamarnaka mila biktimekin. Hala da, horrelako leherketa baten baldintzak helduak daude; masen egoera ekonomikoa miseriatik oso gertu dago, nahiz eta salarioen igoera garrantzitsua izan den... Soldatak %100 handitu direla kalkulatzen bada ere, bizitzaren kostea %300 igo da. Produktuak eskuratzeko ezintasuna, denden aurrean egin behar diren iladatan galtzen diren orduak, etxebiziten egoera kaxkarren ondorioz handitzen ari den hilezkortasuna, ikatzaren faltak eragiten duen hezetasun eta hotzak...; kondizio guzti horiek sortu duten egoerak argi uzten du langile industrialak prest daudela gehiegikeria basatienak egiteko gosearen matxinada bat dela eta.  »

1916ko abenduan Petrogradoko 39 enpresa geldirik zeuden ez zutelako erregairik eta beste 11 elektrizitate mozketak zirela eta[24].

Pribazio hauei gehitu behar zaio Gobernuaren errepresioa, fabrika edo lanpostu aldaketa, bilerak eta sindikatuak debekatzen zituena, eta protestan ari ziren langileen aurkako posizioekin. Honek langileen erantzuna eta oposizio politikoaren erantzuna areagotzen zuen[23]. Gerra ekonomiak aurretik Errusiak zituen arazo sozial eta ekonomiko larriak areagotu zituen. Errusiak 15.000.000 gizon erabili zituen Gerrari aurre egiteko eta, horregatik, garrazio zerbitzuak edo manufaktura industriak ez zuen langile nahikorik herritarren beharrei aurre egiteko. 1916ko bukaeran trenek ezin zituzten eraman oinarrizko produktuak hirietara eta Gobernuak elikagaien errazionatzea ezarri zuen[25]. Gerraren ondorioz landa guneetako milaka errefuxiatu iritsi ziren hirietara, hauek produkzio belikoan lanean hasi ziren fabrikatan eta emakumeek ere esfortzu belikoan parte hartu zuten, familiarekin kontziliazio arazo larriak sortuz[25]. Pobreziak herritarren artean etsipena hedatzen zuen, eta polizia sekretuak bere informeetan egoera honen berri ematen zuen.[25]

Hiriburuan, Petrogrado (gaur egungo San Petersburgo), barruti militarreko buruek zailtasunak zituzten guarnizio militarra mantentzeko (150.000 kide[3]) eta indar polizialak antolatzeko (6.000 kide). Hauek beharrezkoak ziren aurreikusten ziren gatazkei aurre egiteko. Hiriaren hainbat puntu estrategikotan metrailadoreak jarri ziren edozein matxinadari aurre egin ahal izateko. Baina alderdi iraultzaile gehienetako buruak ez ziren gai Gobernuaren aurkako matxinada bat zuzentzeko, gehienak gartzelan edo deserrian zeudelako. Aldi berean alderdi parlamentario kritikoek ez zuten buruan horrelako matxinada baten bultzada[3].

Gerrak sortutako egoera penagarria zen, herrialdeari milioika hildako eta desplazatu eragin zizkiolako. Tsarrarei leial ziren ofizial eta soldaduak hiltzen joan ziren, eta sartu ziren ofizial berriek ez zuten ez instrukzio militar berezirik lan horri aurre egiteko ez Tsarrarekiko leialtasun maila bera. Ofizial berri asko herriaren ezinegonaren gertukoak ziren. Hiruburuko guarnizioa bereziki aldatu zen momentu horretan, erreximenari fidel ziren ofizial asko frontera eraman baitzituzten eta sartu ziren ofizial berriak ez zirelako Gobernuarekiko leial.[3]

Urtarrilaren 22an [urtarrilaren 9a] hiriburuko 150.000 langilek, langileriaren %40[25], (iturri batzuen arabera, 177.000 ziren greban Petrogradon eta 270.000 herrialde osoan[24]) greba egin zuen Igande Odoltsuaren urteurrenean[17][21]. Herrialde osoan zehar 186.000 langilek greba egin zutela kalkulatzen da. Egun horretan itxi zuten fabrika batzuek ez zuten grebarik egin 1905. urteko iraultzatik, eta argi ikusi zen militar batzuek langileak eta euren bandera gorriak agurtzen zituztela. Otsailaren 6an [urtarrilaren 24a] gerra-industriako langileen ordezkariek Boltxebike eta iraultzaile sozialista internazionalisten aurrean zuten ospe-galtzeari aurre egin nahiann langileak Dumaraino manifestatzera deitu zituzten. Duman urteko lehen saioa ospatzear zegoen, eta euren eskaera Dumako kideek boterea hartzea zen. Bi egun beranduago, atxilotu eta Krestyko gartzelan sartu zituzten[19][23], Errepublika Demokratiko bat sortu eta garatzeko asmoa zutela argudiatuta[17]. Otsailaren 22an [otsailaren 9a] hiriburuko gobernadore militar berriak, Jabalov jenerala[19], Dumaraino iritsi nahi zuen manifestazioaren aurkako mezua zabaldu zuen. Petrogradoko segurtasun indarrak sendotu nahi izan zituen, baina ez zuen guztiz lortu, beste hirietako errefortzuak non sartu ez zuelako, alde batetik, eta Gobernuarekiko leialtasun osorik ez zutelako, bestetik.[23]

Otsailaren 27an [otsailaren 14a] Duma lehen aldiz bildu behar zen urte horretan eta hiruburuko hirurogei fabriketako langileak grebara gehitu ziren, ikasleekin batera. Polizien mehatxuari jaramonik egin gabe Nevskii Prospekt kaletik martxa egin zuten abesti iraultzaileak kantatzen. Manifestazioa alderdi ez-iraultzaileek deitu zuten, eta helburua Duma bera indartzea zen, boterea eskura zezan eskatuz. Mentxebikeek kontrolatzen zuten Gerra Industriako Komiteetako sindikatua eta manifestazioa Dumarekiko "elkartasun" gisa deitu zuten. Boltxebikeek lau egun lehenago euren mobilizazioa deitu zuten, "Gerrarekin amaitu!", "Gobernuarekin amaitu!" eta "Gora Errepublika!" leloekin, industria belikoko komiteek deitutakoaz ez zirelako fido[17][24]. Manifestazioa ez zen, hala ere, arrakastatsua izan, baina Gobernuak Duma osoa polizia eta militarrez inguratu zuen, eta parlamentu barruan egoera tentsoa zen. Bere hitzartzean Aleksandr Kerenskik Gobernua zein Bloke Aurrerakoia kritikatu zituen. Parlamentuan liberal eta sozialdemokraten arteko harremanak ere ez ziren onak, bigarrenek Errepublika nahi zutelako eta lehengoek, lehen aipatu bezala, bestelako monarkia bat. Kerenskiren hitzetan Duma ez zegoen prest Gobernuari aurre egiteko[17]. Ohiturari jarraiki, Gobernuko kideak ez zeuden Duman egun hartan, diputatuekiko mespretxu neurri gisa[23].

Otsailaren 28an [otsailaren 15a] irina erreserbak inoiz baino baxuago zeuden hiriburuan. Kalkuluen arabera hamar egun ingururako erreserbak zeuden. Janariaren arrazioak mugatu zituzten eta dendentan eskasia areagotu zen. Kalean -20ºC egiten zituen eta kola luzeetan zeuden pertsonek matxinatze bortitzekin hasi ziren,[23] horietako asko emakumeen aldetik.[24]

Putilov fabrikako greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917rako Errusiarren gehiengoak Tsarraren erregimenarekiko fedea galduta zuen. Gobernuaren ustelkeria geroz eta nabarmenagoa zen eta Nikolas II.ak askotan egin zuen Duma Inperialaren aurka. Egoera honeta milaka langile atera ziren kalera Petrogradeko kaleetan euren ezin egona erakusteko Martxoaren 3an [otsailaren 18a] Putilov fundizioko langileak (gaur egun, Kirov Planta) kalera atera ziren, greban. Petrogradoko industriarik handiena zen, eta euren grebaren arrazoi nagusia Gobernuaren aurka agertzea zen.[26]. Lehen egunetan ehun bat langile atera ziren greban, hasiera batean enpresaren dendentako batean. Soldata handiagoak eta kaleratutako lankide batzuk berriro onartzea eskatzen zuten. Hasierako greba hori egonkortu egin zen hurrengo egunetan, langile protesta ugarirekin. 30.000 langilek bat egin zuten grebarekin laster batean, eta gainontzeko enpresetako langileak eurekin batzera animatu zituzten.[24]

Aldi berean elurte handia egon zen eta hiriburura ogia eta erregaia ekarri behar duten ibilgailuak bidean geratu ziren, ezin iritsi. Hau gutxi balitz, martxoaren 7an [otsailaren 22a] Tsarra berriro abiatu zen Gerrako frontera.[27] Egun horretan bertan Putilov enpresako jabeek itxiera patronala abiatu zuten, greban zeuden langileak kanpoan utziz.[28]. Egoera honek beste enpresa batzuetan langileen mobilizazioak sendotu zituen eta egun horretan 100.000 bat langile kalean zirela kalkulatzen da[29]. Kalean langileekin batera gazteak eta emakumeak batzen hasi ziren. Édourd Burdzhalov historialariaren arabera: "gazteek hartu zuten manifestazioaren aurrealdea, bileratan presente zeuden eta poliziarekin zeuden borrokaldietan hartu zuten parte, [eta] iraultzaren esploratzaile gisa jardun zuten, langile [helduak] ohartaraziz lehenengoz polizia eta tropak non ari ziren biltzen"[30].

Martxoaren 8a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Zerbait gertatuko al da kalean gaur?  »

—Fiodor Raskolnikov, [24]

Martxoaren 8an [otsailaren 23a] Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, sozialisten artean mobilizazio egun garrantzitsua[22]. Aldi berean Putilov enpresako langileek euren fabrika itxita aurkitu zuten goiz horretan, eta egoera desesperatu horretan manifestazioan joan ziren. Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta mitinak eta manifestazioak zeuden deituta[17], egoera ekonomikoa eta politikoa aipagai. Hala ere momenturik garrantzitsuena janaria lortzeko ilaran zeuden emakumeak manifestazioetara batu eta espontaneoki monarkiaren aurka eta gerra bukatzearen alde mobilizatzen hasi zirenean eman zen[25]. Langile eta ikasleen mobilizazioari emakumeak gehituta monarkiarekin egun gutxitan bukatuko zuen herri altxamendua hasi zen, alderdien koordinaziorik gabe eta alderdi iraultzaileen deialdirik gabe[21][32]. Leninek, ordea, 1905eko Iraultzaren ondorioz langilegoa antolatuta eta mobilizatuta zegoela argudiatzen zuen[18].

« 1905-07ko Iraultzarik gabe eta 1907-14ko kontra-iraultzarik gabe, ezin zen egon errusiarren eta Errusian bizi diren herrien klaseen arteko "autodeterminazio" hain argia. Klaseen arteko erlazioaren determinazio hori, eta monarkia tsaristarekikoa argiki agertu zen 1917ko Otsaila-Martxoko iraultzaren zortzi egunetan.  »

—Lenin

Bitartean, Duman, Kerenskik beste diputatuei ohartarazi zien hiriaren hornidura hautatutako komiteen esku utzi behar zela. Demokraziarako lehen pauso gisa ikusten zuen, baina egoeraren larriduraren neurria hartzea aipatu zien:

« Gose ziren emakumeen olatu forman Petersburgo ureztatu zuena jada urperatze bat da. Honakoa jada antolatu edo kudeatzeko ezinezkoa den egoera bat da. Masa honentzat, gosea tsar bakartzat duen indar elemental honentzat, ogi beltz pixka bat jateko gogoak arrazoia eklipsatzen dien hauentzat, asetzea ekiditen dion gauza ororen aurkako gorrotoa hausnarketa kantu posible den hauentzat, masa honentzat, indar elemental honentzat, hitz egitea jada ezinezkoa da, jada ez dira hitz soilen konbentzimenduaren azpian jarriko.  »

Kerenskik hau esanda ere Gobernuak ez zuen atxilotzeko agindurik eman, bere ahuldadearen seinale.[17]

Martxoaren 9a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 10etik 12ra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodziankoren telegrama Tsarrari[33]
Martxoaren 11

Egoera serioa da. Hiriburua anarkia egoera batean dago. Gobernua paralizatuta dago; garraio zerbitzua apurtuta dago; janari eta erregaien banaketa guztia desantolatua dago. Ezinegona orokorra da eta gorantz doa. Tiroketak libreki egiten dira kaleetan; militarrek euren artean egiten dute tiro. Larrialdi egoera honetan herriarentzat onena izango litzateke gobernu berri baten osaketa. Ezin da atzerapenik egon. Dudak izatea zoritxarra da.

Rodziankoren telegrama Tsarrari[33]
Martxoaren 12a

Egoera okertzen ari da. Neurriak hartu behar dira berehala bihar beranduegi izango baita. Azken ordua heldu da, herrialdearen eta dinastiaren patua erabakitzen ari da.
Gobernuak ez du botererik matxinada gelditzeko. Babeserako tropetaz ezin gara fidatu. Guardiako errejimentuaren erreserba batailoiak matxinadaren zorian daude, euren ofizialak hiltzen ari dira. Jendearen errebolta eta protestetara gehitu dira, eta Barne Ministerioa eta Duma Inperialerantz martxan daude.
Gorentasun, ez berandutu. Agitazioa Armadara iristen da, Alemaniak irabaziko du eta Errusiaren suntsiketa, dinastiarekin batera, ekidinezina izango da.

Martxoaren 12ko Iraultzaren garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena eta tsarraren abdikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin-behineko Errusiako gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin-behineko Errusiako Gobernuaren mezua

Errusiar herrialdeko herritarrak:
Gertaera garrantzitsu bat izan da: antzinako erregimena amaitu da, errusiar herriaren ahalegin handiari esker. Errusia berria eta askea jaio da. (...)
Herrialdea etsaietatik babesteko hartuko diren neurriez gain, gobernuak uste du oinarrizko behebeharra duela herriari bere borondatea adierazitako aukera ematea, erregimen politiko bat hautatzeko,eta horrenbestez, Biltzar Konstituziogilea eratuko du ahalik eta lasterren, sufragio unibertsal zuzenean, berdinean eta ezkutukoan oinarrituz (...).

Petrogradoko Sobieta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrogradoko Sobietak herri guztiei egindako adierazpena
1917ko martxoak 27

Kamarada langileok, herri guztietako langileok (...).
Guk errusiar gudari eta langile garen hauek, langile eta gudarien diputatuen Sobietetan batuta, agur bero bat bidali eta gertakari handi baten berri eman behar dizuegu. Errusiako demokraziak tsarren despotismoa eraitsi du eta nazioen familian sartu da beste kide bat bezala eta gure askapenerako indar ahaltsu bezala. Gure garaipena garaipen handia da askatasunerako eta demokraziarako. Munduan erreakzioaren zutabea izan dena, "Europako jendarmea", desagertu egin da. Betiko lurperatu egin behar dugu. Gora askatasuna. Gora langileen nazioarteko elkartasuna eta gora azken garaipenerako borroka (...)
Errusiako herriek bere nahia azalduko dute Batzar Konstituziogile batean; laster deituko da sugragio unibertsal, zuzeneko, berdin et sekretuaren bidez. Dagoeneko konfiantzaz esan dezakegu Errusian errepublika demokratikoa ezarriko dela. Errusiako herria orain erabat aske da (...).
Herri guztietako langileok: anaiak legez eskuak elkarri luzaturik gure hildakoen gorpu piloen gainetik (...) dei egiten dizuegu nazioarteko batasuna berritzera (...).
Herri guztietako langileok, elkartu!
Petrogradoko langile eta gudarien diputatuen sobieta.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Otsaileko Iraultza deitzen da, Juliar egutegian otsailaren 23an gertatu zelako, Emakumeen Nazioarteko Eguna Errusiako egutegian. Martxoaren 8an hasi zen Gregoriotar egutegian.
  2. Nikolas II.aren emaztea, Alexandra Feodorovna, Viktoria Erresuma Batukoaren biloba zen. Viktoriak Europa osoko monarkiekin familia osatuko zuten ondorengotza finkatu zuen eta, horrekin batera, hemofilia gaixotasuna. Nikolas II.ak lau alaba izan zituen, eta seme bakarra. Bere semeak hemofilia zuen eta honek kezka handia eragiten zuen bere aitarengan.
  3. 422 diputatik 21ek bozkatu zuten aurka.
  4. Tsarraren ofizialek 96 hildako eta 333 zauritu aipatu zituzten. Gobernuaren aurkakoek 4.000.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)  Figes, Orlando (1997-01-01), A People's Tragedy: The Russian Revolution, 1891-1924, Pimlico, ISBN 9780712673273, https://books.google.com/books?id=ety5B4feoDoC&pg=PA321. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  2.   «February Bourgeois Democratic Revolution of 1917», TheFreeDictionary.com, http://encyclopedia2.thefreedictionary.com/February+Bourgeois+Democratic+Revolution+of+1917. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  3. a b c d   Chamberlin, William Henry (1967-01-01), «The First Russian Revolution», The Russian Review (1): 4–12, doi:10.2307/126860, http://www.jstor.org/stable/126860. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  4. (Ingelesez)  «Reformation by the Tsar Liberator», InfoRefuge, 2007-10-16, http://www.inforefuge.com/reformation-by-the-tsar-liberator. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  5.   C) Alexander III (1881 - 1894) - IB history - Russia, https://sites.google.com/site/ibhistoryrussia/syllabus-overview---imperial-russia/alexander-iii. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  6. (Ingelesez)  Rogaev, Evgeny I.; Grigorenko, Anastasia P.; Faskhutdinova, Gulnaz; Kittler, Ellen L. W.; Moliaka, Yuri K. (2009-11-06), «Genotype Analysis Identifies the Cause of the “Royal Disease”», Science (5954): 817–817, doi:10.1126/science.1180660, ISSN 0036-8075, PMID 19815722, http://science.sciencemag.org/content/326/5954/817. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  7.   Michael, Price (2008), Case Closed: Famous Royals Suffered From Hemophilia, ScienceNOW Daily News, http://sciencenow.sciencemag.org/cgi/content/full/2009/1008/2. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  8.   Memories of the Russian Court - an online book on Romanov Russia - Chapter VI, http://www.alexanderpalace.org/russiancourt/VI.html. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  9. (Ingelesez)  Urlanis, B. (2003-11-01), Wars and Population, University Press of the Pacific, ISBN 9781410209450, https://books.google.es/books/about/Wars_and_Population.html?id=muYGAAAACAAJ&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  10. (Ingelesez)  Service, Robert (2005-01-01), A History of Modern Russia from Nicholas II to Vladimir Putin, Harvard University Press, ISBN 9780674018013, https://books.google.com/books?id=eseDgCQK9UkC. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  11. a b c (Ingelesez)  Beckett, Ian Frederick William (2007-01-01), The Great War, 1914-1918, Pearson/Longman, ISBN 9781405812528, https://books.google.com/books?id=CMYbKgcAW88C. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  12. a b (Ingelesez)  Fitzpatrick, Sheila (2008-02-28), The Russian Revolution, OUP Oxford, ISBN 9780191579813, https://books.google.com/books?id=v0-1p3thZyMC. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  13. (Ingelesez)  First World War.com - Primary Documents - Tsar Nicholas II Takes Command of Russian Armies, 5 September 1915, http://www.firstworldwar.com/source/russia_tsarincommand.htm. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  14. (Ingelesez)  Acton, Edward (1990-07-05), Rethinking the Russian Revolution, Bloomsbury Academic, ISBN 9780713165302, https://books.google.com/books?id=FLjQ2-BhdPcC. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  15. (Ingelesez)  Salisbury, Harrison E. (1981-01-01), Black Night, White Snow: Russia's Revolutions, 1905-1917, Da Capo, ISBN 9780306801549, https://books.google.es/books/about/Black_Night_White_Snow.html?id=8NQ76Cw-LYAC&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  16.   Letters from Tsar Nicholas to Tsaritsa Alexandra - December 1916, http://www.alexanderpalace.org/letters/december16.html. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  17. a b c d e f g h i (Ingelesez)  Abraham, Richard (1990-11-21), Alexander Kerensky: The First Love of the Revolution, Columbia University Press, ISBN 9780231061094, https://www.amazon.com/Alexander-Kerensky-First-Love-Revolution/dp/0231061099. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  18. a b c d   Lenin, V.I., Lenin: 1917/lfafar: The First Stage of the First Revolution, https://www.marxists.org/archive/lenin/works/1917/lfafar/first.htm. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  19. a b c   Katkov, George (1967-01-01), Russia 1917. The February Revolution (1st Us Edition edition. argitaraldia), Harper & Row, https://www.amazon.com/Russia-February-Revolution-George-Katkov/dp/B0000CNCIZ/ref=sr_1_1?s=books&ie=UTF8&qid=1487674313&sr=1-1&keywords=Russia,+1917:+The+February+Revolution+katkov. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  20.   Figes, Orlando (2010-12-01), La revolución rusa 1891 1924. La tragedia de un pueblo, Editora y Distribuidora Hispano Americana, S.A., ISBN 9788435026918, https://www.amazon.es/revoluci%C3%B3n-tragedia-pueblo-Ensayo-hist%C3%B3rico/dp/8435026914. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  21. a b c (Ingelesez)  Rabinowitch, Alexander (1991-01-01), Prelude to Revolution: The Petrograd Bolsheviks and the July 1917 Uprising, Indiana University Press, ISBN 0253206618, https://books.google.es/books/about/Prelude_to_Revolution.html?id=obqi7hzMoN0C&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  22. a b (Ingelesez)  Lincoln, W. Bruce (1994-06-09), Passage through Armageddon: the Russians in war and revolution, 1914-1918, Oxford University Press, ISBN 9780195089547, https://books.google.es/books?id=ic5XAAAAYAAJ&q=Passage+through+Armageddon+the+Russians+in+war+and+revolution+1914-1918&dq=Passage+through+Armageddon+the+Russians+in+war+and+revolution+1914-1918&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwjgq7mHhqHSAhWBiRoKHY2kBrQQ6AEIHDAA. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  23. a b c d e f (Gaztelaniaz)  Ferro, Marc (1975-01-01), La Revolución de 1917: la caída del zarismo y los orígenes de octubre, Editorial Laia, ISBN 9788472224827, https://books.google.es/books?id=1R1LAAAAMAAJ&q=La+Revoluci%C3%B3n+de+1917:+la+ca%C3%ADda+del+zarismo+y+los+or%C3%ADgenes+de+octubre&dq=La+Revoluci%C3%B3n+de+1917:+la+ca%C3%ADda+del+zarismo+y+los+or%C3%ADgenes+de+octubre&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwifsYGchqHSAhXDyRoKHTHhArAQ6AEIHDAA. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  24. a b c d e f   Bolshevism: The Road to Revolution - Part 6, Section 1, https://www.marxist.com/bolshevism-old/part6-1.html. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  25. a b c d e (Ingelesez)  Wade, Rex A. (2005-04-21), The Russian Revolution, 1917, Cambridge University Press, ISBN 9780521841559, http://books.google.es/books?vid=ISBN9780521841559&printsec=titlepage. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  26. (Ingelesez)  The Russian Revolutions of 1917 by John Shelton Curtiss, 1957 | Online Research Library: Questia, https://www.questia.com/library/674447/the-russian-revolutions-of-1917. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  27.   Letters from Tsar Nicholas to Tsaritsa Alexandra - February 1917, http://www.alexanderpalace.org/letters/february17.html. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  28. (Ingelesez)  Timeline of 1917, https://www.marxists.org/history/ussr/events/timeline/1917.htm. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  29. (Ingelesez)  «February Revolution - History Changed in Less than a Fortnight», New Historian, 2016-02-21, http://www.newhistorian.com/6000-2/6000/. Noiz kontsultatua: 2017-02-20 .
  30. (Ingelesez)  Keep, J. L. H. (1966-01-01), The Rise of Social Democracy in Russia., Oxford University Press, https://www.amazon.com/Rise-Social-Democracy-Russia/dp/B000H46M60. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  31.   Grant, Jonathan A. (1963), Big business in Russia: the Putilov Company in late Imperial Russia, 1868-1917, University of Pittsburgh Press Digital Editions, 115. orrialdea, http://digital.library.pitt.edu/cgi-bin/t/text/pageviewer-idx?c=pittpress;cc=pittpress;idno=31735057894440;rgn=full%20text;didno=31735057894440;view=image;seq=125;node=31735057894440:1.10;page=root;size=s;frm=frameset;. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  32.   Uldricks, Teddy J. (1975-01-01), «Petrograd Revisited: New Views of the Russian Revolution», The History Teacher (4): 611–623, doi:10.2307/492671, http://www.jstor.org/stable/492671. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .
  33. a b   Mikhail Rodzianko, http://www2.stetson.edu/~psteeves/classes/rodzianko.html. Noiz kontsultatua: 2017-02-21 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otsaileko Iraultza Aldatu lotura Wikidatan